Amaia Apalauza
82.130.212.2 (eztabaida) (→EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 10:02, 12 maiatza 2022
Amaia Apalauza Ollo Iruñean1979an jaiotako itzultzaile eta hizkuntzalaria da.
2018 urtean argitaratu zen berak euskarara itzulitako Gerezi Garaia Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafikoa, Belatzen gidoi eta irudiekin sortua.
Wikipediaren arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian doktorea da, eta Nafarroako hizkerez eta ahozko tradizioez hainbat azterlan egin ditu. 2016an euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Sergei Dovlatov idazle errusiarraren liburuak itzuli ditu eta baita Angela Davis-en Askatasuna, etengabeko borroka bat : Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak saiakera.
EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 APIRILA | Subnormala Eskola-jazarpenari buruzko istorio bat | Panini Evolution Comics | Fernando Llor / Iñaki Zubizarreta | Miguel Porto | Jatorrizkoa gazteleraz | Amaia Apalauza | 2019 'Subnormal'(Panini Evolution) |
06 EKAINA | Gerezi Garaia Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafiko bat | Txalaparta | Belatz | Belatz | Edizio Eleanitza (Euskaraz, gazteleraz, galegoz, katalanez) | Amaia Apalauza | 2018ko Ekaina 4 hizkuntzetan batera |