Panini Evolution Comics

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Wikipediaren arabera Panini taldea Italian 1961 urtean Benito, Giuseppe, Umberto eta Franco Panini anaiek sortutako argitaletxea da: multinazional bihurtuta, mundu mailan kromoen lidergoa du eta Europan gazteentzat argitalpenak egiten dituzten 4 enpresa nagusien artean dago.

Bildumen arloaz gain, komikigintzan ibilbide luzea du: besteren artean, Europako estatu askotan Marvel eta DC komikiak merkaturatzeko lizentziaren jabe da, manga argitaratzen du eta haur zein gazteentzako liburuak, aldizkari eta DVD-ak argitaratzen ditu, baina orokorrean futbolari lotutako bere produktuak negozioaren %70 omen dira. https://www.lefigaro.fr/le-scan-sport/2016/12/01/27001-20161201ARTFIG00273-vignettes-panini-le-football-represente-70-de-notre-chiffre-d-affaires.php

https://www.panini.fr/ https://www.panini.es/


2014 urtean Evolution Comics zigilua sortu zuen publiko hain zabala ez duten lanentzat, eta 2022an lehen aldiz euskaraz argitaratu zuen komiki bat: Eskola-garaian Iñaki Zubizarreta saskibaloi-jokalari ohia bullyingaren gogorkeriaren biktima izan zen eta Panini etxeak 2021 urtean argitaratu zuen gazteleraz Fernando Llor-en gidoiaz eta Miguel Portoren ilustrazioekin sortutako Iñakiren biografia oinarri duen komikia: esan bezala, 2022 urtean argitaratu da euskaraz.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 APIRILA
Subnormal komikia.jpg
Subnormala Eskola-jazarpenari buruzko istorio bat Panini Evolution Comics Fernando Llor / Iñaki Zubizarreta Miguel Porto Jatorrizkoa gazteleraz Amaia Apalauza 2019 'Subnormal'(Panini Evolution)