Alex Orbe
Alex Orbe Ferreiro Barakaldon 1973 urtean jaiotako marrazkilaria da, eta 6 urtetatik Getxon bizi eta lan egiten du. Haur eta gazte literaturako hainbat lanen irudigile da eta komikigintzan bide oparoa egin du; euskarazko komikigintzari dagokionez Xabiroiko kolaboratzaile izan da eta 2021eko ekainean argitaratu zuen gazteleraz eta euskaraz 'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia Borja Cresporekin batera.
Wikipediaren arabera, 1995 urtean 'Merlin Animacion' enpresarentzat hasi zen lanean, marrazki bizidunak egiten, telebistarako serieak eta filmak egiten.
Komikizaletasuna txikitatik datorkio, eta 1996 urtean Portugaleteko X. Komiki lehiaketako lehen saria eskuratu zuen gazteleraz txuri beltzeko lanen atalean.
2002 urtean marrazki bizidunak utzi eta bere kabuz publizitatean lanean hasi zen, irudiak sortuz eta storyboard-ak egiten.
Wikipediaren arabera testu liburu eta haur eta gazte literaturako lan ugari irudiz jantzi ditu. Adibidez 2003 urtean 'Asier eskaileretan behera' (Leire Iradierren gidoiaz) eta 2005 urtean 'Groau!' ( Yolanda Arrieta )2007 urtean Jasone Osororen 'Jara Bartzelonan' lana ilustratu zuen eta Katixa Agirreren 'Amaia Lapitz' sailaz arduratu da. Orberen azken lan batzuk: 'Ixon' (Ana Jaka) y 'Erraldoiek ez dute lagunik jaten' (Unai Elorriaga), Tangoa noizean behin (Miren Agur Meabe)... Txalaparta, Begiko, Elkar eta beste argitaletxe batzuetarako egin du lan.
Fanzine eta aldizkarietan komiki istorio laburrak argitaratu ditu: 'El Balanzín', 'Rumble'... 2007an 'Historias del olvido' lan kolektiboan parte hartu zuen (Dolmen)... Tebeosfera atarian ikusi daitezke Orberen komiki lanen erreferentziak.
Euskaraz Xabiroi aldizkarirako kolaborazioak egin ditu 45,54,55 eta 58. aleetan eta adierazi duenez "Xabiroi Euskadin dugun luxua da, Dani Fano zuzendariaren ahaleginari esker. Marrazkilaria eta gidoilaria harremanetan jartzen ditu eta sortzeko askatasuna ematen digu. Gozamena da maila horretako aldizkari batean kolaboratzea, eta, horri esker, komikigintzarekiko lotura mantentzen dut, bestela..." (Jatorrizkoa gazteleraz 'El portaluco' atarian)
2011 urteko M11 mugimenduari buruzko 'Yes, we camp! Trazos para una (r)evolución' liburu kolektiboan hartu zuen parte (Dibbuks)
2011 urtean frantziar estatuan komikiak argitaratzen hasi zen 'La nouvelle guerre des boutons' lanarekin ( gidoia Greg Newman; marrazkiak Francesca Follini eta Alex Orbe; koloreztatzailea, Andrea Meloni. Jungle Argitaletxea). Ondoren 'Les aventures du bourlingueur' saileko bi liburukitan parte hartu zuen: 'Au fil du Napo' eta 'Les barges du Congo', autore hauekin lankidetzan:Philippe Lambillon, Lapuss' eta Alex Sanvi(Renaissance de Livre, 2015 y 2017).
2016. urtetik Asier Gallastegi coach-arekin webkomiki bat du.
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 autorek jaso zuten diru laguntza, eta Alex Orbe izan zen sarituetako bat: 2018an argitaratu zuen Astiberrik soilik gazteleraz Alex Orbek Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz sortutako 'Los Enciclopedistas' komikia Ondoren frantziar estatuan ere argitaratu da lan hau.
2015 urtean 'Bilboko barrea' jardunaldietarako Borja Crespo eta Alex Orbe komikigileek 18 orrialdetako Unamunori buruzko komiki laburra egin zuten, eta 2021eko ekainean argitaratu zuten gazteleraz eta euskaraz 'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia.
2018an Unai Elorriagaren 'Erraldoiek ez dute lagunik jaten' liburua argitaratu zuen Zubia etxeak, eta lan honetarako Alex Orbe irudigilearekin aritu zen lankidetzan.
2020 Alex Orbe saritua izan zen Eusko Jaurlaritzaren Komikiak eta eleberri grafikoak sortzeko diru laguntza deialdian, eta 2021 urteko irailean Unai Elorriaga eta Alex Orberen arteko lankidetzatik sortutako komiki album bat argitaratu du Harriet Ediciones etxeak: 'Jarraitu inurriari'.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 09 IRAILA | Jarraitu inurriari | Harriet Ediciones | Unai Elorriaga] | Alex Orbe | Edizio bana euskaraz eta gazteleraz | 2021, aldiberean esukaraz eta gazteleraz | |
2021 06 EKAINA | Unamuno. Gizona eta arrazoia | Gallo de Oro | Borja Crespo | Alex Orbe | Gazteleraz jatorrizkoa | Iurgi Arginzoniz | 2021, Aldiberean gazteleraz jatorrizkoa 'Unamuno. El hombre y la razón' |
www.alexorbe.com
www.alexorbe.blogspot.com