Unai Elorriaga

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Unai Elorriaga López de Letona 1973 urtean Bilbon jaiotako idazlea, irakaslea eta itzultzailea da, betidanik Algortan bizi izan dena.

Wikipediaren arabera Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak lizentziatura eskuratu zuen, Euskal Filologiaren espezialitatean. Geroztik, hizkuntza eta literatura irakasle, hizkuntza zuzentzailea, itzultzaile eta ikertzailea izan da. Edebé argitaletxean eta Labayru ikastegian lan egin du eta 2016an irakasle plaza lortu zuen.

Bibliografia

2001. 'SPrako tranbia'. Elkar (Espainiako Narratiba Sari Nazionala) 2003. 'Van't Hoffen ilea'. Elkar (Igartza Sariaren irabazlea.) 2005. 'Vredaman'. Elkar. 2009. 'Londres kartoizkoa da'. Elkar. (Joseba Jaka Literatur beka.) 2014. 'Iazko hezurrak'. Susa (kritika Sari Nazionala) 2019.'Iturria'. Susa, 

2020an Rosalía de Castro Saria jaso zuen Galiziako Centro PEN-en eskutik.

Unai Elorriagaren lanak hainbat hizkuntzetara itzuli dira, hala nola, italiera, ingelera, galiziera, alemaniera, errusiera eta gaztelera.

Haur eta gazte literatura arloan, 2006ean 'Matxinsaltoen belarriak', 2012an 'Zizili' 2016ean '107 Kiwi' argitaratu zituen (azken hau Euskadi Literatura Sariaren finalisten artean egon zen).

Lan hauetan ilustratzaile ezberdinekin lan egin zuen, hurrenez hurren Eider Eibar,Mai Egurtza eta Belatzekin.

2018an 'Erraldoiek ez dute lagunik jaten' liburua argitaratu zuen Zubia etxeak, eta lan honetarako Alex Orbe irudigilearekin aritu zen lankidetzan.

2020 Alex Orbe saritua izan zen Eusko Jaurlaritzaren Komikiak eta eleberri grafikoak sortzeko diru laguntza deialdian, eta 2021 urteko irailean argitaratu du Harriet Ediciones etxeak: 'Jarraitu inurriari' albuma, Unai Elorriaga eta Alex Orberen arteko lankidetzatik sortutako komikia .

Aurkezpenak:

Azaroak 13, larunbata, 12:30ean. Sopa de Sapo Bilboko haur liburudenda.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 09 IRAILA
Jarraitu inurriari.jpg
Jarraitu inurriari Harriet Ediciones Unai Elorriaga Alex Orbe Edizio bana euskaraz eta gazteleraz 2021, aldiberean euskaraz eta gazteleraz