Gerardo Fabián Cosenza

komikipediatik
37.29.199.245 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Gerardo Fabián Cosenza 1969 urtean Argentinako Rosarion jaiotako irudigilea da. 15 urterekin hasi zen umore grafikoa egiten 'El Litoral' egunkarian. 1988an Argentinako...)(r)en berrikusketa, ordua: 06:51, 3 maiatza 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Gerardo Fabián Cosenza 1969 urtean Argentinako Rosarion jaiotako irudigilea da.

15 urterekin hasi zen umore grafikoa egiten 'El Litoral' egunkarian.


1988an Argentinako umore grafikoko hirugarren sari nazionala irabazi zuen, eta ordutik bere herrialdeko 15 egunkari baino gehiagorentzat lan egin du eta mundu osoko beste 10 hedabidetan agertu dira bere lanak (Espainiar Estatua, Alemania, Australia, Italia...).

1998an argitaratu zuen bere lehen liburua, 'Quien es Cosenza' izenburupean.

Marrazki bizidunen arloan lan egin du eta 2014tik marrazten du 'El Chubut' egunkariko haurrentzako gehigarrian.

Umore, animazio eta Historietako nazioarteko 12 lehiaketaren irabazlea (Argentina, Kuba, Brasil, AEB, Belgika, Frantzia, Italia, Bulgaria, Turkia eta Espainia).

Telebistarako seriearen sortzailea. El Iracundo eta Tony Cacarullo (MTV).

2001etik 2012ra Granadako Baza herrian bizi izan zen eta “La Peor” umore aldizkariko zuzendaria izan zen.