Gerardo Fabián Cosenza

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Gerardo Fabián Cosenza 1969 urtean Argentinako Rosarion jaiotako irudigilea da.

15 urterekin hasi zen umore grafikoa egiten 'El Litoral' egunkarian.


1988an Argentinako umore grafikoko hirugarren sari nazionala irabazi zuen: ordutik bere herrialdeko 15 egunkari baino gehiagorentzat lan egin du eta mundu osoko beste 10 hedabidetan agertu dira bere lanak (Espainiar Estatua, Alemania, Australia, Italia...). Nazioartean 12 sari irabazi ditu umorea eta animazioaren arloetan.

1998an argitaratu zuen bere lehen liburua, 'Quien es Cosenza' izenburupean.

Marrazki bizidunen arloan lan egin du eta 2014tik marrazten du 'El Chubut' egunkariko haurrentzako gehigarrian.MTV Telebistarako 'El Iracundo' eta 'Tony Cacarullo' serieak egin zituen.

Umore, animazio eta Historietako nazioarteko 12 lehiaketaren irabazlea (Argentina, Kuba, Brasil, AEB, Belgika, Frantzia, Italia, Bulgaria, Turkia eta Espainia).

2001etik 2012ra Granadako Baza herrian bizi izan zen eta “La Peor” umore aldizkariko zuzendaria izan zen.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 04 APIRILA
2022 bihurrikeriak sabikan.jpg
Bihurrikeriak Sabikan Saure Gerardo Fabián Cosenza Gerardo Fabián Cosenza Jatorrizkoak gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2022 04 apirila (aldiberean gazteleraz eta euskaraz)