Pedro Osés
Pedro Osés Navaz Iruñean 1942 urtean jaiotako margolari eta komikigilea da.
1965 urtean egin zituen bere lehen margo erakusketak' Guk taldean aritu zen, eta 70/90 hamarkadetan zehar komikigintza sustatu zuen irudigile eta gidoilari moduan, fanzinegintzan lehenik eta gero zenbait argitaletxeekin: Laertes, Pamiela, Habeko Mik, El Vibora, La Cúpula, Makoki ...
Margolaritzara lotua egon da bere ibilbide osoan.
XXI mendean komikigintzari lotutako Tiza nafarroako elkartean parte hartzen hasi zen, Nafarroako Komikiaren Azokan bere lan batzuekin erakusketak egin dira eta zenbait bildumatan komiki lan laburrak argitaratu ditu Osés-ek.
Denonartean argitaletxeak 2022ko irailean argitaratutako 'Non gogoa...' izenburua duen antologian berreskuratu ditu Javier Minak eta Pedro Osések 80ko hamarkadan 'Habeko Mik' aldizkariko orrialdeetan mendiari buruz argitaratu zituzten komikiak.
KOMIKIGINTZAN IBILBIDEA
Tebeosfera atariaren arabera Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak.
1978 urtean GUK taldearen baitan 'El Huerto' eta 'Viva San Fermin' fanzineetan argitaratu ziren bere komikiak.
1983 urtean Laertes etxearekin 'Invasión aplazada ' komikia argitaratu zuen Osés-ek Minaren gidoiaz eta urte luzeetan sorkuntzarako bikote bilakatu ziren. Minak 1983 urtean Argia aldizkariari eskainitako elkarrizketan azaldu zuen albuma argitaratu bitarteko ibilbide malkartsua:
ARGIA.- Irakurri dudana oker ez badago, atera berria duzuen komiki albumak bost urte pasa ditu argitara ezinean. Nola liteke hori?
JAVIER MINA.- Nahiko historia beltza da. Hasera batetan euskaraz.atera behar zuten Donostian, itzulpena egina zegoen eta azken pausua besterik ez zen falta. Halere, azkeneko momentuan atzera jo eta pikutara joan zen projektu hura. Gero, Gasteizen egon zen, album batzu atera behar zituztela eta, baina aurrekoan bezala azken momentuan atzera jo zuten. Eta modu horretan, gaur arte, azken honetan argitaratu diguten arte.
A.- Nola lortu duzue azkenean argitaratzea?
J. M.- Ustegabean eta kasualitatez atera zitzaigun aukera hau, Bartzelonan atera dugu. Gallardo eta Mediavilla-ri ("Makoki" egiten dutenak) gustatu zitzaien behin batetan Pedro marrazkilariaren etxera joan zirenean, eta agian atera zitekeela esan ziguten.
A.- Badirudi zain egon zaretela editoreak etorri arte...
J.M.- Ez, ez, inola ere ez. Lehen momentuko euforiarekin, hortik zehar abiatu ginen komikia besapean eta Europako komiki argitaletxe pilo bat bisitatuz ea nonbait edo ateratzerik bazegoen. Alde batetatik, aldizkari batetan ateratzeko luzeegia zen haien ustez, eta album bat egitea nahiko utopikoa zen betalde.
Pedro Osés-ek 1983 urtean Arabako Foru Aldundiak antolatutako 'Euskal Komikiaren Erakusketa ' egitasmoan hartu zuen parte.
1984 urtean, dokumentazio lan sakona bildu eta Parisera zenbait bidai egin ondoren, Javier Minarekin batera 'Los apaches de París' komikia sortu zuen (Pamiela). Aurretik frantziar argitaletxeekin harremanetan egon ziren baina ez zieten proiektua onartu. Euskaraz 'La Voz' egunkarian agertu zen atalka.
Habeko mik aldizkarian argitaratu zituen hainbat komiki eta album moduan ere agertu ziren bere lanak, adibidez 'Negu luzeegia' izenburukoan.
Garai horretan 'Madriz', 'El Vivora' eta 'Makoki' aldizkarietarako zenbait lan egin zituen Mina eta Resanorekin.
Osések eta Resanok 90. hamarkadan "Bichopolis" seriea argitaratu zuten “Navarra Hoy” egunkarian.
Komikigintzan Mina eta Osés ez ziren komiki sortzaile izan soilik, baizik eta komikigintza arloko eragile izan ziren: esan bezala, Resano, Murillo, Garrido... eta beste autore batzuekin fanzinegintzan ('Viva san Fermín' eta 'Hamelin'-en) hasi ziren, eta ondoren euskal komikigintzaren hainbat aldizkarietan agertu ziren beraien lanak (garaikide izan zituzten ziren gipuzkoako Harriet, Berzosa... eta beste batzuekin batera), Bartzelonako 'El Vivora' komiki aldizkarian argitaratu eta giro editorialeko jardueretan aritu ziren, Bartzelona eta Angoulemeko azoketara joaten ziren, europako beste herrialdetan komikiak argitaratzeko ahaleginetan ibili ziren...
Komikigintzarako etapa hori utzita, hurrengo hamarkadetan Pedro Oses margolaritzan murgildu zen, eta 7ka aldizkariak bere ibilbideari buruzko artikulu mamitsua idatzi zuen. Ilustrazioan ere aritu da Oses, eta besteren artean Joxemari Iturralde, Xabier Etxaniz Erle edo Bernardo Atxagaren liburuetan agertu dira bere lanak.
2009 urtean Ariadna Editorial argitaletxearen bidez lortu zuen 'Perro' argitaratzea, 1990ean El Vibora`' aldizkarian Joaquín Resanorekin atalka sortutako istorioen bilduma.
XXI mendean komikigintza sustatzeko Tiza nafarroako elkartean parte hartzen hasi zen.
XX mende amaierako bere komiki lan eta proiektuak gaitzat hartuta Tiza elkarteak antolatutako Nafarroako Komikiaren Azokan hainbat erakusketetan parte hartu du, eta zenbait komiki lan labur argitaratu ditu beste autore batzuekin batera, adibidez 2019an 'Zart!!' bilduman eta 2021an 'Alcatraz' izenburukoan (Apache libros). Urte berean Nafarroako Komikiaren Azokak '150 años de la Comuna de Paris ' argitalpena plazaratu zuen.
Margolaritzan banaka edo taldean 50 erakusketa baino gehiagotan parte hartu du, eta 2018an "Al aire libre / Atari zabalean" erakusketa egin zuen Iruñean.
Denonartean argitaletxeak 'Non gogoa...' antologian berreskuratuko ditu Javier Minak eta Pedro Osesek 80ko hamarkadan 'Habeko Mik' aldizkariko orrialdeetan mendiari buruz argitaratu zituzten komikiak. Irailean argitaratuko da liburukia eta Nafarroako komikiaren Azokan aipamen berezia egingo zaio lan horri. |
EUSKARAZ XXI MENDEAN ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 09 IRAILA | Non gogoa... | Denon Artean Cenlit | Javier Mina | Pedro Osés | Euskaraz 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan | Josu Jimenez Maia, 2022 urteko bertsioan | 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan argitaratutako komikien bilduma 2022ko iralean argitaratua. |