Dobera
Dobera Euskara Elkartea 1993 urtean sortu zen Hernanin euskararen normalizazioaren alde borroka egiteko asmoz.
Ordudanik jarduera ugari antolatu ditu, besteren artean: udaleku irekiak, Negulekuak, Oporrak familian eta euskaraz, Udaleku Ibiltariak, Hamaika Batuaz, Sentsibiliazio Saioak eta Kultur ekimenak, Laburbira, Mintzalaguna... Zerbitzuak ere eskaintzen ditu: itzulpenak, aholkularitza, begirale zerbitzua...
470 bazkide inguruk osatzen dute Dobera elkartea, horien artean herriko hainbat entitatek eta taldek
2000 urtean 'Hernaniko Kronika' hedabidea sortu zuen, Urumea bailarako goiko herri hauen berri euskaraz ematen duena: Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizueta. Papereko edizio bat argitaratzen du egunero, "eta egunero ematen ditugu albiste, erreportaje eta elkarrizketak ere, www.kronika.eus web orrian." Hiru helburu ditu: Urumea bailarako informazioa jaso eta zabaldu, euskeraren normalizazioan eragin eta Bailarako herritarren kohesioan eragin.
KOMIKIGINTZA
Kronika egnkariak Kromikia izeneko atala du, eta bertan hainbat sortzaileen komiki zintak argitaratzen dituzte: UxueBereziartua, Alai Zubimendi, Jon Altuna Iza'Oxan'
Kromikia lehiaketa antolatzen du Doberak, azken urteotan udazkenean: komiki zinta bat aurkeztu behar da, Hernanirekin zerikusia duen gaiarekin, Kronikan ateratzen den formatu berdinean: haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezakete bertan.
DOBERAk 10 liburu argitaratutako lanak
2017 urtean 'Hesola' Lluís Llach-en kantan oinarrituta orrialde gutxiko komiki bat argitaratu zuen Doberak: Alai Zubimendik egin zituen irudiak.
2022 urriaren 1ean ospatu zen Hernaniko Liburu Azokan aurkeztu zen Ainara Azpiazu'Axpi'-ren 'Utzi azalari' komikia: 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Maialen Lujanbiok kantatutako hiru bertsoetatik abiatuta, Hernaniko Dobera elkartearen eskutik elebererri grafiko bat sortzeko proposamena heldu zitzaion 'Axpi'-ri: Kroketak Podcastean kontatu zituen egileak komikiaren nondik norakoak eta eta Kronikak elkarrizketa egin zion.
2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 'Egile Sariak' deialdiaren baitan diru laguntza bat jaso zuen 'Axpi'-k proiektu honetarako.
Garaion ekimenak sustatutako sormen prozesuetan parte hartu zuen: Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren aholkularitza jaso zuen eta egonaldi bat egin zuen bertan.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 URRIA | Utzi Azalari | Dobera | Ainara Azpiazu Axpi Maialen Lujanbioren bertso batzuk abiapuntutzat hartuta | Ainara Azpiazu Axpi | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 URRIA | |
2017 | Hesola | Dobera | Alai Zubimendi Lluis Llach-en kantuan oinarrituta | Alai Zubimendi | euskaraz | 2017 |