Alai Zubimendi

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Alai Zubimendi 1976 urtean Hernanin jaiotako irudigile eta komikigilea da Hernaniko Gaueko komiki denda kudeatzen du ere.


2001 urtetik haur eta gazte literatura arloan ilustrazioak egiten ditu, besteren artean autore hauekin elkarlanean:Toti Martinez de Lecea, Antton Kazabon, Iñaki Zubeldia ('Tenplarioen Altxorra', 'Martetarrak Zarautzen' eta 'Zertara datoz martetarrak'... Ibaizabal argitaletxeko 'Matxinsalto' eta Elkarren 'Xaguxar' sailetan, Desclée De Brouwer etxerako lanak egin ditu ere. Jasone Osorok idatzitako Goazen! telebista sailarekin harremana duten liburuak ilustratu ditu.


Zazpika, Argia edo Hernaniko Kronikarako lanak egin ditu.


'Date el Bote' eta 'Mihiluze' telebistako programen mahai gaineko jokoen bertsioetarako egokitzapenak egin ditu.

wew.zubimendi.com webgunean bere lanari buruzko informazio zabala dago.


2014 bitarte wordpress-eko blogean jaso zituen komikigintza eta ilustrazioari buruzko hainbat berri eta iritzi.


KOMIKIGINTZA

Portugaleteko komiki lehiaketan komiki zinten kategorian hainbat sari jaso ditu, eta Rekalde-Ortzadar KMK Komiki lehiaketa irabazi zuen 2011 eta 2015 urteetan.


Zubimendik bere webgunean jaso ditu komikigintzarekin lotutako bere zenbait lan.


Hernaniko Udalaren webgunean ikusgai daude ere bere komikien lagin batzuk


Leaburuko 'Mahala' esne eta esnekien ekoiztetxerako komikiak egin ditu.


2017 urtean 'Hesola' Lluís Llach-en kantan oinarrituta 12 orrialdetako komiki bat argitaratu zuen Doberak: Alai Zubimendik egin zituen irudiak.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017
Hesola.png
Hesola Dobera Alai Zubimendi Lluis Llach-en kantuan oinarrituta Alai Zubimendi euskaraz 2017