Stephane Piatzszek
67.218.232.162 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 07:35, 4 urtarrila 2023
Bdtheque atariaren arabera Stéphane Piatzszek 1971 urtean Frantziar estatuko Doubsen jaiotako komiki gidoilaria da. Zuzenbide eta Historia ikasketak egin zituen, irakasle izan zen, prentsan aritu zen...
20 komiki baino gehiagotan hartu du parte 2008an Neverland eta Cavales eta 2009an Commandant Achab sailaren lehen komikiak sortu zituenetik, eta argitaletxe anitzetarako lan egin du: Futuropolis, Casterman, Les Premiers,Glénat...
2020ean frantsesez eta Harriet Ediciones-eri esker euskaraz eta gazteleraz 'Dortokaren promesa' sailaren lehen liburukia argitaratu zuen, Tieko marrazkilariarekin elkarlanean, eta 2021ean bigarren liburukia.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 09 IRAILA | Dortokaren promesa 1 | Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition) |
2021 11 AZAROA | Dortokaren promesa 2 | Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021/06 La promesse de la Tortue 2(Bamboo Édition) |