IkasElkar
46.6.138.139 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 06:56, 17 azaroa 2023
Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak euskal gizarteari hezkuntza metodologia abanguardistak eskaintzeko helburuarekin lan egiten du. Horretarako, euskal kultura eta identitatea oinarri hartuta, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko hezkuntza proposamenak landu eta gizarteratzen ditu. Besteak beste, EKI proiektua, Txanela edota Urtxintxa izan dira sortutako proiektuak. Proiektuak ikastoletan, eskola publikoetan edota kristau eskoletan erabiltzen dira.
Hezkuntza proiektuen osagarri izateko helburuarekin komikiak ere argitaratu izan ditu Ikaselkarrek, adibidez 'Nafarroa: Amets urratua' albuma eta 'Zientzilariak' saileko 10 komiki.
2023 10 AZAROA Pasteur: Mikrobioen iraultza | 2022 05 MAIATZA Mary Anning: herensuge-ehiztaria | 2021 09 IRAILA Einstein: jauzi kuantikoa | 2020 11 AZAROA Ada Lovelace: zenbakien liluratzailea | 2019 10 URRIA Hipatia: egia matematikan | |
2018 10 URRIA Aristoteles: jakiteko irrika | 2017 05 MAIATZA Darwin: Teoriaren eboluzioa | 2015 Marie Curie:radioaren aktibitatea | 2015 Newton: grabitatea ekinean | 2015 Galileo: izarren mezularia | |
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
Gazteleraz eta katalanez | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Maialen Berasategi Catalan | Anillo de Sirio Egilea editore Crowfunding |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2011 | Nafarroa - Amets urratua | IkasElkar | Joseba Asiron | Martin Altzueta Martintxo | Jatorrizkoa gazteleraz | Mitxel Murua Irigoien | 2011 |