SUA edizioak

komikipediatik
62.99.100.230 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: 1988 urtean sortu zen Sua argitaletxea. Mendizaletasun arloan erreferentzia garrantzitsua bihurtu da, liburu ugari argitaratzen bait ditu natura, mendia, mendi-ibilaldi et...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:35, 8 urtarrila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

1988 urtean sortu zen Sua argitaletxea. Mendizaletasun arloan erreferentzia garrantzitsua bihurtu da, liburu ugari argitaratzen bait ditu natura, mendia, mendi-ibilaldi eta bidaiei buruz. Kartografian eskeintza zabala du.

El Mundo de los Pirineos eta Euskal Herria aldizkarien argitaratzailea da.

Suak Norberto Fernandez Serranok egindako “Montañas de Risa” komiki liburua argitaratu zuen, eta 2017 urteko Bilbao Mendi Film Festival-ean erakusketa jarri zen liburuan oinarrituta.

Urte horretan sakondu zen argitaletxe eta jaialdiaren arteko lankidetza.

"Everest. Herri oso bat gailurrean" komikian 1974 eta 1980 urteetan  munduko gailurra helburu izan zuten euskal espedizioen istorioa kontatzen da. 

2018 urteko azaroan Bilbao Mendi Film Festival jardunaldietan "Everest. Herri oso bat gailurrean" komikia aurkeztu zen, eta erakusketa bat ere egin zen Euskal Museoan.

Komikia sortzea Mendi Film Festival-en proposamena izan zen, eta SUA argitaletxea arduratu zen argitaratzeaz.

Bi autore jarri zituzten elkarlanean: batetik Ramon Olasagasti kazetari eta idazlea, eta bestetik Cesar Llaguno marrazkilaria, mendizaleak biak eta prentsan ibilbide zabala zutenak.