SUA edizioak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

1988 urtean sortu zen Sua argitaletxea. Mendizaletasun arloan erreferentzia garrantzitsua bihurtu da, liburu ugari argitaratzen bait ditu natura, mendia, mendi-ibilaldi eta bidaiei buruz. Kartografian eskeintza zabala du.

El Mundo de los Pirineos eta Euskal Herria aldizkarien argitaratzailea da.

KOMIKIGINTZA

Suak Norberto Fernandez Serranok egindako “Montañas de Risa” komiki liburua argitaratu zuen, eta 2017 urteko Bilbao Mendi Film Festival-ean erakusketa jarri zen liburuan oinarrituta.

Urte horietsan zehar sakondu zen argitaletxe eta jaialdiaren arteko lankidetza.

2018 urteko azaroan Bilbao Mendi Film Festival jardunaldietan "Everest. Herri oso bat gailurrean" komikia aurkeztu zen, eta erakusketa bat ere egin zen Euskal Museoan. Komikia sortzea Mendi Film Festival-en proposamena izan zen, eta SUA argitaletxea arduratu zen argitaratzeaz.

Bi autore jarri zituzten elkarlanean: batetik Ramon Olasagasti kazetari eta idazlea, eta bestetik Cesar Llaguno marrazkilaria, mendizaleak biak eta prentsan ibilbide zabala zutenak. "Everest. Herri oso bat gailurrean" komikian 1974 eta 1980 urteetan munduko gailurra helburu izan zuten euskal espedizioen istorioa kontatzen da.

2019an komiki proiektu berriari ekin zioten, eta urtebeteren buruan 'Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak' komikia argitaratu zuten, 2020ko azaroan hain zuzen ere, Bilbao Mendi Film Festivalerako.


Elkarrizketa mamitsua egin zion Ramon Olasagastiri Irati Saizar Artolak Gipuzkoako Hitzan/Berrian, eta azken galderak komikigintzari buruzkoak izan ziren.

Azken boladan komikiak idazten ere aritu zara. Nola eman duzu salto hori? Mendi Film jaialditik etorri zait hori ere. Jabier Baraiazarra da jaialdiaren zuzendaria, eta berak ikusita eta guri erakutsita zeuzkan Polonian nola argitaratu zituzten mendizaletasunaren historiari buruzko zenbait komiki. Pasarte oso-oso jakinei buruzko komikiak ziren, eta iruditzen zitzaion Euskal Herrian ere egin zitekeela horrelako zerbait. Hau da, gure historia beste formatu batean jasotzea. Duela lau urte proposatu zigun Cesar Llaguno marrazkilariari eta bioi ea martxan jarriko genuen lehen komikia. Lehen lan horretarako, pentsatu genuen Martin Zabaletaren 1980ko Everesteko igoerarekin hastea. Erantzun polita izan zuen komikiak, eta, handik bi urtera, Iñurrategi anaiei buruz argitaratu dugu bigarrena. Horrek ere erantzun polita izan du, eta espero dugu bilduma baten lehen bi aleak izango direla. Dagoeneko hirugarrenarekin hasi gara lanean; gidoiaren lehen zirriborroa idazten ari naiz.
Komikigintza erregistro ezberdina da guztiz. Eroso ari zara? Ikasten ari naiz hor ere. Oso ezberdina da, bai. Esaterako, lehen komikian, Everesteko liburuaren hizkuntza kazetaritzari lotutakoa da oso, eta, beharbada, irudiari ez dio beharko lukeen adina arnasa ematen. Komikiak hori du: marrazkiak ere asko esan dezakeela. Kazetaritzaren aje asko sumatzen ditut. Gero eta erosoago ari naiz lanean, baina oraindik ere lengoaia bisuala lantzea falta zait.
Hirugarren komikia prestatzen ari zaretela esan duzu. Badu argitalpen datarik? Orain arteko erritmoari jarraitzea da asmoa, eta bi urtean behin bat kaleratzea. Iñurrategi anaiena 2020ko abenduan atera genuen; beraz, 2022. urtearen amaieran aterako dugu hirugarren ale hau, seguruenik.


2022 'BAKARRIK ETA LIBRE'


2022 urteko azaroan argitaratu zuten Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxeak'Andres Espinosa. Bakarrik eta libre' komikia, Ramon Olasagastiren gidoiaz, Cesar Llagunoren irudiekin eta Iñurrategi anaien komikian bezala Felipe H. Navarroren koloreztatze lanaz.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA SAILA ARGITARATZAILEA EUSKARAZ GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA
2018/2022
URTEEN ARTEAN
EUSKARAZ
ARGITARATUTAKO SAILA
Mendiari buruzko komikiak Mendi Film Festival / SUA edizioak Ramon Olasagasti Cesar Llaguno Jatorrizkoak euskaraz eta gaztelaniaz.
2018 11 AZAROA
Everest.png
2020 11 AZAROA
MENDIARI.jpg
2022 11 AZAROA
2022 bakarrik eta libre.jpg
Sail hau oraingoz 3 liburukiz osatzen da. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira 3 liburukiak, eta Iñurrategi anaiena ingelesez ere.