Mendi Film Festival
2008an sortu zen Mendi Film Festival: lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatzen da, ohikoan udazken amaieran.
Jardunaldi hauen oinarrian mendi zinemagintza dago. Beste hainbat jarduera ere antolatzen dira, eta komikigintzari dagokionez 2018tik aurrera komiki bilduma bat sustatu dute Elkar taldeko Sua Edizioak argitaletxearekin elkarlanean.
Jabier Baraiazarra Mendifilmeko zuzendariaren ideia izan zen. Hasiera samarretik nabil Mendifilmekin lanean filmen azpidatziak euskaratzen, eta, berak aspalditik zeukan buruan zerbait egitea. Poloniarrek idatzi izan dituzte komiki batzuk Himalaiako pasarte batzuei buruz, eta hemen ere antzeko zerbait egin genezakeela iruditu zitzaion. Niri ere asmo polita iruditu zitzaidan, eta hasieratik bat etorri ginen lehenengo komikia zein izango zen; Everest, herri oso bat gailurrean. Euskaldunak lehenbizikoz Everestera iritsi zireneko istorio harekin hasi ginen. Gerora etorri dira, Iñurrategi anaiak, mendiari bihotz emanak, edo Andres Espinosa, bakarrik eta libre. Cesar Llaguno ilustratzailearen, eta Felipe H. Navarro koloreztatzailearen laguntza ere izan dut komiki hauek garatzeko orduan. Oso esperientzia polita izaten ari da.
Bi urtean behin argitaratzen diren komiki hauetan Ramon Olasagasti arduratzen da gidoiaz eta César Llaguno ilustrazioetaz.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | SAILA | ARGITARATZAILEA EUSKARAZ | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA |
---|---|---|---|---|---|
2018/2022 URTEEN ARTEAN EUSKARAZ ARGITARATUTAKO SAILA |
Mendiari buruzko komikiak | Mendi Film Festival / SUA edizioak | Ramon Olasagasti | Cesar Llaguno | Jatorrizkoak euskaraz eta gaztelaniaz. |
2018 11 AZAROA | 2020 11 AZAROA | 2022 11 AZAROA | Sail hau oraingoz 3 liburukiz osatzen da. | Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira 3 liburukiak, eta Iñurrategi anaiena ingelesez ere. |