Maite Gurrutxaga

komikipediatik
82.130.226.10 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Maite Gurrutxaga Otamendi Amezketan 1983 urtean jaiotako marrazkilari eta ilustratzailea da. Komikigintzan ezaguna da Habiak lanaren autorea delako, "Gizona ez da txoria"...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:17, 12 martxoa 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Maite Gurrutxaga Otamendi Amezketan 1983 urtean jaiotako marrazkilari eta ilustratzailea da. Komikigintzan ezaguna da Habiak lanaren autorea delako, "Gizona ez da txoria" antzezlanaren gidoian oinarrituta 2014 urteko Ilustrazio arloko Euskadi Saria irabazi zuena.

Arte Ederrak Leioako EHUko Fakultatean eta Bartzelonako UBn ikasi zituen. Bartzelonako Escola de la Donan Ilustrazio ikasketak egin zituen.


Wikipediaren arabera 2008an hasi zen liburuak ilustratzen, eta Joseba Sarrionaindiaren Gau ilunekoak liburua izan zen lehen ilustratu zuena: ondoren etorri ziren Zein beste mundukoa (Karlos Linazasoro), Izarren artzaina (Josu Waliño Pizarro), Ipurtargiak paradisuan(Mariasun Landa Etxebeste) Amattoren uzta(Mayi Ariztia)... azken liburu honetan oinarrituta, Galtzagorri elkarteak App bat sortu zuen:

Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko ipuin kontalari zenbaiti entzun eta bildutako ipuinak 1934an argitaratu zituen Baionan Gure herria aldizkariaren gehigarri gisa, eta, ondoren, 1982an, Elkar argitaletxearekin. XXI. Mendean, Galtzagorri Elkarteko Klik-Klasikoak proiektuari esker, Patxi Zubizarretak gaurkotu eta egokitu zituen eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak ilustratu. "Amattoren Uzta app”an Patxi Zubizarreta izan da gidoigile eta Maite Gurrutxagak ilustratu ditu honen animazioak, eszenak eta pertsonaiak istorio horiei interaktibitatea eta animazioa emateko asmoz. Joserra Senperenak sortu die musika, Amaia Hennebutek Patxi Zubizarretarekin batera ahotsa jarri die. Eta Oreka Interactive enpresak egin du garapen informatiko osoa.

Elkar, Txalaparta, Alberdania, Erein... eta beste zenbait argitaletxeentzako egin du lan. Liburuetarako ilustrazioaz gain, aldizkarietarako lan egin du eta diskak, kartelak eta beste ilustrazio lanak egin ditu.

2013 urtean