Adur Larrea

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Adur Larrea Bilbon 1982. urtean jaiotako komikigilea da. Arte Ederrak ikasi zituen Leioako unibertsitatean. Ilustrazio lanak egin ditu prentsa eta liburugintzarako, bideo animazio eta grafismo lanetan aritzen da. Ziburun bizi eta Kanaldude telebista kanalean egin du lan.

Putz aldizkarian argitaratu zituen lehen lanak.

Nola atera EGA (euskara jakin jabe) libururako ilustrazioak egin zituen.

‘Euskara jendea’ dokumentalean parte hartu zuen, grafismo lanak eginez, baita 2018an ere Jainkoak ez dit barkatzen dokumentalean.

2005ean Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketa irabazi zuen Unai Requejorekin batera, eta 10 urte beranduago festa horiei buruzko zinta batzuk egin zituen.

2010ean "Okatxu hegal egiten" komikia argitaratu zen, Mattin Irigoienen gidoiaz, Asisko Urmenetaren marrazkiekin eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin.

2010 eta 2011 urteetan egunero komiki-zintak argitaratu zituen Berria egunkarian. Aizu Aldizkarian ere argitaratu izan ditu 2014 urtetik

Gabriel Aresti Kultura Elkarteak Adur Larreari  Gabriel Arestiri buruzko komiki bat egiteko enkargua  egin zion eta urtebeteko dokumentazio eta marrazketa lanen ondoren 2015ean Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa argitaratu zen. Argitaletxearen webgunean irakurri daitekenez "Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako  ekimena izan da biografia grafiko hau. Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz eta mardul asko egin dira bere ekarpen intelektualetan zentratuta, literaturan edo euskararen inguruko lanetan, baina hemen pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia. Horretarako, idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emandako laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helaraziz."

2013tik aurrera Bertsolari aldizkarian Mikel Begoña gidoigilearekin The last shot komiki saila hasi zuen (Xabiroien ere 34. zenbakian badago izenburu bereko istorio bat), eta 2017 urtean album moduan merkaturatu zen Arditutakoak izenburupean.

H28 saretirikoan parte hartu zuen.

Xabiroi aldizkarian maiztasunez argitaratu izan du: 2011 Otsaileko 22 zenbakiak @ndroid istorioa sortu zuen Asiskorekin batera. 

2012 ekainetik aldizkariaren 26. zenbakitik 2017ko otsaileko 43. alera bitarte Xabiroienea zinta argitaratu zuen, komikigileen gora beherak gaitzat hartuta; aldizkariko atal finko horren erreleboa Aritz marrazkilariari eman zion.

2012ko otsailean 25. zenbakian Ezkurdi lana argitaratu zuen, bere gidoiaz, eta 2014ko abenduan lehen aipatutako The last shot, Mikel Begoñarekin.

Zuzenean marraztu ohi du, adibidez 2017ko Parrapean eta Komikilabea jardunaldietan.

2017an Argia aldizkarian umore grafiko arloko lanak argitaratzen hasi zen.

2018an Nabarralderen enkarguz eta Miren Mindegiaren gidoiaz Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak komikia sortu zuen.

Eusko Jaurlaritzak komikigintza sustatzeko antolatutako bigarren diru laguntza deialdiaren barne jasotako sariari esker eta Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean "Antzar eguna" komikia sortzeko prozesuan ari da Larrea: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko azaroan Txalapartak argitaratuko du eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da


Azaroaren 19an,asteartean, Antzara eguna komikia Bilboko La Bolsan aurkeztuko da, 11:30ean, Harkaitz Cano, Adur Larrea eta Txalapartako editore den Garazi Arrularen eskutik.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 11 AZAROA
2019 antzara eguna.jpg
Antzara Eguna Txalaparta Harkaitz Cano Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2019 11 AZAROA
2018 11 AZAROA
2018 Maria.jpg
Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak Nabarralde Miren Mindegia Adur Larrea 2 edizio, euskaraz/gazteleraz 2018 11 Azaroa
2017 11 AZAROA
2017 arditutakoak.jpg
Arditutakoak Bertsolari Aldizkaria 108) Mikel Begoña Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2017 11 AZAROA
2015 10 URRIA
2015 aresti.JPG
Gabriel Aresti BioGrafikoa Erroa Argitaletxea/Gabriel Aresti Kultura Elkartea Adur Larrea Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2015 10 URRIA