Elizabeth Casillas
Elizabeth Casillas Bilbon 1986 urtean jaiotako kazetaria, komikien alorreko eragilea eta komiki gidoilaria da.
Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
2013 urtean Cactus aldizkari kulturalaren sortzaileetako bat izan zen eta erredaktorea
komikiari buruz idazten du Cactus aldizkarian eta baita Cuco/Cuadernos de Cómic aldizkarian, Territorios de El Correo, Mincho, Rockdelux...
ACD comic atariaren arabera 2016tik Bilboko Joker liburu-dendan komiki irakurle klub bat koordinatzen du, argitaratu berri diren komikiak aurkezten ditu, komikiari buruzko hainbat mahai-inguru moderatu eta bertan parte hartu izan du (Getxoko Komikiaren Aretoa, Zinemakumeak gara!) eta Joker liburu-dendan berrikuntzen aurkezpenen bat zuzendu du.
Borja Cresporekin batera ContraComic irrati saioa egiten du
2016tik aurrera, begirada feministatik antolatzen den "Gazteak eta blasfemak" jaialdia zuzendu du, emakumeek komikiaren eta bideo-jokoaren industrian duten papera ardatz duen jaialdia.
2020 urtean ‘Emakume guztiok’ komiki liburua argitaratu zen Mundu Bat Gobernuz Kanpoko erakundearen eta Astiberriren eskutik: Mundu Baten enkarguz eta proiektu zabalago baten baitan, gidoia Elizabeth Casillasek egin zuen eta marrazkiak Higinia Garaik egin zituen. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak dira kontakizunaren ardatza.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 07 UZTAILA | Emakume guztiok | Astiberri | Elizabeth Casillas | Higinia Garai | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri |