KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA

komikipediatik
Dabilenharria (eztabaida | ekarpenak) (2019)(r)en berrikusketa, ordua: 21:20, 13 iraila 2020
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko. 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. 2019 urteko oinarrietan aldaketa bat ezarri zuen Jaurlaritzak: laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.


Komikiak 17.jpg
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko JAURLARITZAKO WEBGUNEAREN ARABERA ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitu zen

' OINARRIAK

15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.


Urtez urte, hauek izan dira 2017tik 2019ra saritutako proiektuak:

2017

Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 autorek jaso zuten diru laguntza: hauetako bi euskaraz argitaratu edo argitaratuko dira, eta gazteleraz soilik argitaratuko omen dira beste biak:

EUSKARAZ ARGITARATUAK

  • Dani Fanok 2018ko urriaren 18an "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia argitaratu zuen Astiberri etxearekin euskaraz zein gazteleraz, eta El Salvadorren beste edizio bat egin da. Frantsesez eta nawat hizkuntzan ere argitaratu da komikia.


GAZTELERAZ ARGITARATUAK

  • 2018an ere Alex Orbek Los Enciclopedistas komikia argitaratu zuen Astiberrirekin, Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz.


  • 2019an Astiberrik Javier de Isusik sortutako "La Divina Comedia de Oscar Wilde2 komikia argitaratu zen.

2018

Bigarren urtez Eusko Jaurlaritzak komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru laguntza deialdia antolatu zuen.

2018ko deialdian lau komikigile eta proiektu hauek jaso zuten diru laguntza.

JADA ARGITARATUAK

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzara Eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten zen.

ORAINDIK ARGITARATU GABE

  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.

ITURRIA: Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du

2019

Diru laguntza deialdiaren 3. urtean hauek izan ziren irabazleak komikia modalitatean:


JADA ARGITARATUAK

  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta ahaztea" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen 2019 urtean.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo Ba al zatoz?" komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.

ORAINDIK ARGITARATU GABE

  • Higinia Garai Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.