Mikel Antza
Mikel Antza ezizenaren atzean Mikel Albisu Iriarte 1961 urtean Donostian jaiotako euskal idazlea eta antzerkigilea dago.
Wikipediaren arabera "Susa aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina, 1979an. Gerora Argia astekarian lankide eta bertako partaide izan zen; antzerkiaren sailaz arduratzeaz gainera, beste zenbait zereginetan ere aritu zen. Antzerkiari dagokionez, 1984an Iñaki Uriarekin batera Beteluko balnearioko mirakulua izeneko lana eman zuen argitara, Branka antzerki taldeak aurkeztua gerora. Bigarren antzerki lana, Hiru damatxo, 1986koa da. Fernando Pessoaren Marinela obraren antzezpeneko kudeatzaile lanak bete zituen 1985ean. 1985ean Lehen bilduma 82-84 narrazio bilduma kaleratu zuen, eta 1987an Odolaren usaina narrazio sorta. 2010 urtean Ospitalekoak (Susa)eta 2011ean 'Bakarmortuko kronikak' idatzi zituen(Ataramiñe), 2012an 'Atzerri' (Susa)eta 2015ean 'Ametsak ere zain poesia' liburua(Susa). ETAren arduradun politikotzat hartu izan dute. 2004an atxilotu zuten eta 2019an aske geratu zen"
KOMIKIGINTZA
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Burgosko Auzia. Iraultza eta bizi! | Gara | Mikel Antza | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, euskaraz jatorrizkoa |