Mikel Antza

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mikel Antza ezizenaren atzean Mikel Albisu Iriarte 1961 urtean Donostian jaiotako euskal idazlea eta antzerkigilea dago.

Wikipediaren arabera "Susa aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina, 1979an. Gerora Argia astekarian lankide eta bertako partaide izan zen; antzerkiaren sailaz arduratzeaz gainera, beste zenbait zereginetan ere aritu zen. Antzerkiari dagokionez, 1984an Iñaki Uriarekin batera Beteluko balnearioko mirakulua izeneko lana eman zuen argitara, Branka antzerki taldeak aurkeztua gerora. Bigarren antzerki lana, Hiru damatxo, 1986koa da. Fernando Pessoaren Marinela obraren antzezpeneko kudeatzaile lanak bete zituen 1985ean. 1985ean Lehen bilduma 82-84 narrazio bilduma kaleratu zuen, eta 1987an Odolaren usaina narrazio sorta. 2010 urtean Ospitalekoak (Susa)eta 2011ean 'Bakarmortuko kronikak' idatzi zituen(Ataramiñe), 2012an 'Atzerri' (Susa)eta 2015ean 'Ametsak ere zain poesia' liburua(Susa). Epe batean ETAren arduradun politikoa izateaz akusatuta, 2004an atxilotu zuten eta 2019an aske geratu zen"

KOMIKIGINTZA


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 11 AZAROA
2020 iraultza eta bizi.jpg
Burgosko Auzia. Iraultza eta bizi! Gara Mikel Antza Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2020, euskaraz jatorrizkoa