KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko. 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. 2019 urteko oinarrietan aldaketa bat ezarri zuen Jaurlaritzak: laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko JAURLARITZAKO WEBGUNEAREN ARABERA ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitu zen
15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. |
Urtez urte, hauek izan dira 2017tik 2019ra saritutako proiektuak:
2017
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 autorek jaso zuten diru laguntza: hauetako bi euskaraz argitaratu dira, eta gazteleraz soilik argitaratu dira beste biak:
EUSKARAZ ARGITARATUAK
- Dani Fanok 2018ko urriaren 18an "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia argitaratu zuen Astiberri etxearekin euskaraz zein gazteleraz, eta El Salvadorren beste edizio bat egin da. Frantsesez eta nawat hizkuntzan ere argitaratu da komikia.
- 2019 urtean Harriet Edicionesek euskaraz argitaratu zuen Joseba Larratxe Joseviskyk Yurre Ugarteren gidoiaz sortutako Joana Maiz komikia.
GAZTELERAZ ARGITARATUAK
- 2018an ere Alex Orbek Los Enciclopedistas komikia argitaratu zuen Astiberrirekin, Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz.
- 2019an Astiberrik Javier de Isusik sortutako "La Divina Comedia de Oscar Wilde2 komikia argitaratu zen.
2018
Bigarren urtez Eusko Jaurlaritzak komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru laguntza deialdia antolatu zuen.
2018ko deialdian lau komikigile eta proiektu hauek jaso zuten diru laguntza.
JADA ARGITARATUAK
- Aritz Trueba marrazkilariak eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak Buyan: Heriotzaren Uhartea proiektua garatu zuten (lan-prozesua sare sozialetan erakutsi zuten ari dira). 2019 urrian euskaraz, ingelesez Estatu Batuetan eta frantsesez argitaratu da.
- Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzara Eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten zen.
- 2020ko udazkenean argitaratu da Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k elkarrekin sortutako Ofensiva final komikia. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz (oraingoz ez da aipatu euskarazko bertsiorik egongo ote den): Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatu dituzte.
ORAINDIK ARGITARATU GABE
- Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.
ITURRIA: Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du
2019
Diru laguntza deialdiaren 3. urtean hauek izan ziren irabazleak komikia modalitatean:
JADA ARGITARATUAK
- Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta ahaztea" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen 2019 urtean.
- Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo Ba al zatoz?" komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
- Iñaki Martinez Hernandez "Iñaket" marrazkilariak "Helize" proiekturako jaso zuen diru laguntza. Facebook-eko bere orrialdean argitaratu ohi ditu sormen prozesuaren laginak. 2020ko azaroan argitaratu du Harriet Ediciones etxeak.
ORAINDIK ARGITARATU GABE
- 2021 urtean argitaratuki da Higinia Garay Zaratek eta Elizabeth Casillasek sortutako "La palabra que empieza por A" komikia. Astiberrik argitaratuko du eta ez da jakinarazi euskarazko bertsioa izango ote duen