Alain M. Urrutia

komikipediatik
31.221.175.24 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Alain M. Urrutia Bilbon 1981 urtean jaiotako artista da. 2009 urtean 'Ihes ederra' irudi eleberria argitaratu zuen Hedoi Etxarterekin batera. Alain M. Urrutia 2002. urtea...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:06, 26 urtarrila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Alain M. Urrutia Bilbon 1981 urtean jaiotako artista da. 2009 urtean 'Ihes ederra' irudi eleberria argitaratu zuen Hedoi Etxarterekin batera.

Alain M. Urrutia 2002. urtean lizentziatu zen Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean.

Italian eta Euskal Herrian erakusketa desberdinetan parte hartu izan du. Egunkaria–ko kolaboratzaile “Pixkat” komiki–tirarekin eta Xirikako kolaboratzailea izandakoa hainbat alditan; Yale Unibertsitateko Argitaletxearen kolaboratzailea ilustrazio lanetan; Elkar, Elea eta Susa Argitaletxeekin hainbat kolaborazio burututakoa (ilustratzaile zein portadagile bezala). Azkeneko urtean BilbaoArte fundazioan egoile beka batekin lanean aritu bitartean burututako erakusketen artean: Ingurune Hurbilak– Entornos Proximos– ARTIUM museoan, INJUVE sariketan accesita jaso ostean Madrilgo Circulo de Bellas Artes–en, Explum (Puerto Lumbreras), Galeria Michel Mejuto (Bilbo), Espacio MenosUno (Madrid), BilbaoArte (Bilbo) eta Montehermoso (Gasteiz) fundazioetan, edo eta Evil Sondag Stavanger–en (Norbegia). Egun Vigon eta Bartzelonan jarriko dituen erakusketak prestatzen dihardu.