Alain M. Urrutia

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Alain M. Urrutia Bilbon 1981 urtean jaiotako artista da. Alain M. Urrutia 2002. urtean lizentziatu zen Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean.

2009 urtean 'Ihes ederra' irudi eleberria argitaratu zuen Hedoi Etxarterekin batera.


EuskoNews Gaztea atarian elkarrizketatu zuten eta bertan jasotzen den biografiaren arabera Italian eta Euskal Herrian erakusketa desberdinetan parte hartu zuen.

Egunkarian 'Pixkat' komiki–zinta argitaratu zuen eta Gara egunkariko 'Xirika'n kolaborazioak egin zituen, eta ilustrazio lanak egin ditu Yale Unibertsitateko Argitaletxean, Elean eta Elkar zein Susa argitaletxeentzat.

INJUVE sariketan accesita jaso ostean Madrilgo Circulo de Bellas Artes–en erakusketa batean parte hartu zuen. BilbaoArte fundazioan egoile beka bat jaso zuen.

Hainbat eralusketetan parte hartu du ere Gasteizko ARTIUM eta Montehermoson, Norbegia, Galizan, Madriden, Bartzelonan...