KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA

komikipediatik
67.218.238.123 (eztabaida) (2018)(r)en berrikusketa, ordua: 22:59, 1 otsaila 2021
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko. Oinarrien arabera 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. 2019 urteko oinarrietan aldaketa bat ezarri zuen Jaurlaritzak: laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.

2020 urteko OINARRIAK


Urtez urte, hauek izan dira 2017tik 2020ra saritutako proiektuak:

2017

Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 autorek jaso zuten diru laguntza: hauetako bi euskaraz argitaratu dira, eta gazteleraz soilik argitaratu dira beste biak:

EUSKARAZ ARGITARATUAK

  • Dani Fanok 2018ko urriaren 18an "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia argitaratu zuen Astiberri etxearekin euskaraz zein gazteleraz, eta El Salvadorren beste edizio bat egin da. Frantsesez eta nawat hizkuntzan ere argitaratu da komikia.


GAZTELERAZ ARGITARATUAK

  • 2018an ere Alex Orbek Los Enciclopedistas komikia argitaratu zuen Astiberrirekin, Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz.


  • 2019an Astiberrik Javier de Isusik sortutako "La Divina Comedia de Oscar Wilde2 komikia argitaratu zen.

2018

Bigarren urtez Eusko Jaurlaritzak komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru laguntza deialdia antolatu zuen.

2018ko deialdian lau komikigile eta proiektu hauek jaso zuten diru laguntza.

EUSKARAZ ARGITARATUAK

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzara Eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratu da ere.


GAZTELERAZ ARGITARATUAK

  • 2020ko udazkenean argitaratu da Susanna Martín Bartzelonan jaiotako Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k elkarrekin sortutako Ofensiva final komikia. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz (oraingoz ez da konfirmatu euskarazko bertsiorik egongo ote den): Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatu dituzte.


  • Bilbon orain dela 10 urte baino gehiagoz bizi den Victor Santos valentziar autore ezagunak 'Kurosawa, El samurái Caído' komikia argitaratu du 2020ean Norma argitaletxearen eskutik (oraingoz ez da konfirmatu euskarazko bertsiorik egongo ote den)

ITURRIA: Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du

2019

Diru laguntza deialdiaren 3. urtean hauek izan ziren irabazleak komikia modalitatean:


JADA ARGITARATUAK

  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta ahaztea" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen 2019 urtean.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo Ba al zatoz?" komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.


ORAINDIK ARGITARATU GABE


  • 2021 urtean argitaratuko da Higinia Garay Zaratek eta Elizabeth Casillasek sortutako "La palabra que empieza por A" komikia. Astiberrik argitaratuko du eta ez da jakinarazi euskarazko bertsioa izango ote duen


2020

Diru laguntza deialdiaren 4. urtean hauek izan ziren irabazleak komikia modalitatean:

15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi zen oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.


ORAINDIK ARGITARATU GABE

  • Alex Orbe: 'Arrakalak eta amak'
  • Shukare Otero Murua: 'Voces de Chimalpopoca'
  • Julen Ribas Sasiain: 'Sua'
  • Josune Urrutia Asua: 'Hoy no es el día'

2020 urteko OINARRIAK