KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko. Oinarrien arabera 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. 2019 urteko oinarrietan aldaketa bat ezarri zuen Jaurlaritzak: laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.
2021 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8an amaitu zen, SARIDUNAK. 2022 urteari begira, interesa duenak 2021eko oinarriak irakurri ditzake erreferentzia gisara.
|
Urtez urte, hauek izan dira 2017tik 2020ra saritutako proiektuak:
2017
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 autorek jaso zuten diru laguntza: hauetako bi euskaraz argitaratu dira, eta gazteleraz soilik argitaratu dira beste biak:
EUSKARAZ ARGITARATUAK
- Dani Fanok 2018ko urriaren 18an 'Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak' komikia argitaratu zuen Astiberri etxearekin euskaraz zein gazteleraz, eta El Salvadorren beste edizio bat egin da. Frantsesez eta nawat hizkuntzan ere argitaratu da komikia.
- 2019 urtean Harriet Edicionesek euskaraz argitaratu zuen Joseba Larratxe Joseviskyk Yurre Ugarteren gidoiaz sortutako 'Joana Maiz' komikia.
GAZTELERAZ ARGITARATUAK
- 2018an ere Alex Orbek 'Los Enciclopedistas' komikia argitaratu zuen Astiberrirekin, Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz.
- 2019an Astiberrik Javier de Isusik sortutako 'La Divina Comedia de Oscar Wilde' komikia argitaratu zen.
2018
Bigarren urtez Eusko Jaurlaritzak komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru laguntza deialdia antolatu zuen.
2018ko deialdian lau komikigile eta proiektu hauek jaso zuten diru laguntza.
EUSKARAZ ARGITARATUAK
- Aritz Trueba marrazkilariak eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak Buyan: Heriotzaren Uhartea proiektua garatu zuten (lan-prozesua sare sozialetan erakutsi zuten ari dira). 2019 urrian euskaraz, ingelesez Estatu Batuetan eta frantsesez argitaratu da.
- Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzara Eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratu da ere.
GAZTELERAZ ARGITARATUAK
- 2020ko udazkenean argitaratu da Susanna Martín Bartzelonan jaiotako Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k elkarrekin sortutako Ofensiva final komikia. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz (oraingoz ez da konfirmatu euskarazko bertsiorik egongo ote den): Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatu dituzte.
- Bilbon orain dela 10 urte baino gehiagoz bizi den Victor Santos valentziar autore ezagunak 'Kurosawa, El samurái Caído' komikia argitaratu du 2020ean Norma argitaletxearen eskutik (oraingoz ez da konfirmatu euskarazko bertsiorik egongo ote den)
ITURRIA: Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du
2019
Diru laguntza deialdiaren 3. urtean hauek izan ziren irabazleak komikia modalitatean:
EUSKARAZ ETA GAZTELERAZ ARGITARATUAK
- Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta ahaztea" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen 2019 urtean.
- Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo Ba al zatoz?" komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
- Iñaki Martinez Hernandez "Iñaket" marrazkilariak jaso zuen diru laguntza Mikel Begoñak sortutako gidoiarekin "Helize" komikia egiteko. 2020ko azaroan argitaratu zuen Harriet Ediciones etxeak euskaraz eta gazteleraz.
Facebook-eko bere orrialdean argitaratu izan ditu sormen prozesuaren laginak.
ORAINDIK ARGITARATU GABE
- 2021 urtean argitaratuko da Higinia Garay Zaratek eta Elizabeth Casillasek sortutako "La palabra que empieza por A" komikia. Astiberrik argitaratuko du eta ez da jakinarazi euskarazko bertsioa izango ote duen
2020
Diru laguntza deialdia egin zen 4. urtean hauek izan ziren irabazleak komikia modalitatean:
15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi zen oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK
- Shukare Otero Murua: 2021eko Apirilean Astiberrik argitaratu du 'Voces de Chimalpopoca' komikia : Proiektuaren Facebook orrialdean informazio gehiago
ORAINDIK ARGITARATU GABE
- Alex Orbe: 'Arrakalak eta amak'
- Julen Ribas Sasiain: 'Sua'
- Josune Urrutia Asua: 'Hoy no es el día'
2021
2021 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8an amaitu zen.Diru laguntza deialdia egin den 5. urtean hauek izan dira irabazleak komikia modalitatean:
- Aritz Trueba Aguirrebeña: 'Natasha'
- Iñaki Martinez Hernandez: 'Hiru etxe Santa Monikan'
- Susanna Martin Segarra: 'Black is beltza II: Ainhoa'
- Sandra Garayoa Cotera: 'Hodeien parterik altuenean'
2022 urteari begira, interesa duenak 2021eko oinarriak irakurri ditzake erreferentzia gisara.
LEHEN 5 EDIZIOETAKO SARIAK DATUETAN
'''Atal hau eguneratzen ari gara: Barka eragozpenak'''
2017 | |||
EGILEA:Dani FanoARGITARATZE DATA:2018 ARGITALETXEA: Astiberri |
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA (soilik iparraldeko sortzaileentzat) EPEA ITXITA: : MAIATZAK 31 |
COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA ORAINDIK DEIALDIA EGIN GABE |
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
2018 | |||
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA EPEA ITXITA: MAIATZAK 7 |
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA (soilik iparraldeko sortzaileentzat) EPEA ITXITA: : MAIATZAK 31 |
COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA ORAINDIK DEIALDIA EGIN GABE |
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
2019 | |||
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA EPEA ITXITA: MAIATZAK 7 |
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA (soilik iparraldeko sortzaileentzat) EPEA ITXITA: : MAIATZAK 31 |
COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA ORAINDIK DEIALDIA EGIN GABE |
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
2020 | |||
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA EPEA ITXITA: MAIATZAK 7 |
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA (soilik iparraldeko sortzaileentzat) EPEA ITXITA: : MAIATZAK 31 |
COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA ORAINDIK DEIALDIA EGIN GABE |
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
2021 | |||
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA EPEA ITXITA: MAIATZAK 7 |
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA (soilik iparraldeko sortzaileentzat) EPEA ITXITA: : MAIATZAK 31 |
COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA ORAINDIK DEIALDIA EGIN GABE |
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |