Gipuzkoako Egile Sariak: Literatura eta grafikoaren arloa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
GIPUZKOAKO EGILE SARIAK
Gipuzkoa bunbuilua.png
2021 eta 2022 urteeetan Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako 5.000 euroko 22 sari eta 4.000 euroko sari bat emateko deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta 22tik 10 sari Literatura eta grafikoaren arloan komikiak, tebeoak eta eleberri grafikoak sortzeko bideratuko ziren: (gainontzeko arloak Eduki digitalak, Arte eszenikoak eta Plastikako eta ikusmen arteak dira)

BALDINTZAK: Gipuzkoako Egile Sariak: Literatura eta grafikoaren arloa

- Gipuzkoan gutxienez 5 urtez bizi izatea (ez nahitaez jarraituak) deialdia onartu aurreko 10 urteetan.

- 2022 urteko urtarrilaren 1ean 18 urte beteta izatea

KATEGORIAK

— Gidoi proiektuetarako, 2 sari.

— Marrazketa proiektuetarako, 2 sari.

— Komikia, (gidoi eta marrazketa) sortzeko proiektuetarako, 2 sari.

— Ilustrazio liburuen edo ilustratutako liburuen proiektuetarako (jatorrizko sorkuntza, edo obra baten ilustrazio proposamena), 3 sari.

- Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuetarako, sari 1.


2022 urtean proiektuak aurkezteko epea itxita: 2022-05-31

2022 URTEKO OINARRIAK


2021 URTEKO DEIALDIKO PROIEKTU IRABAZLEAK

GIDOI PROIEKTUETARAKO: 
  • 'Hodeien partetik altuenean', Bertol Arrieta
  • 'Linbo Planeta', Urko Redondo
KOMIKIA
  • 'Utzi Azalari', Ainara Azpiazu "Axpi"
  • '26195', Ane Zaldibar
ILUSTRAZIO LIBURUAK
  • 'Kamishibaizalea', Iñaki Martiarena
  • 'Gauerdian', Paula Estévez

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpena