Gipuzkoako Egile Sariak: Literatura eta grafikoaren arloa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
GIPUZKOAKO EGILE SARIAK
Gipuzkoa bunbuilua.png
2021 eta 2022 urteeetan Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako 5.000 euroko 22 sari eta 4.000 euroko sari bat emateko deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta 22tik 10 sari Literatura eta grafikoaren arloan komikiak, tebeoak eta eleberri grafikoak sortzeko bideratuko ziren: (gainontzeko arloak Eduki digitalak, Arte eszenikoak eta Plastikako eta ikusmen arteak dira)

BALDINTZAK: Gipuzkoako Egile Sariak: Literatura eta grafikoaren arloa

- Gipuzkoan gutxienez 5 urtez bizi izatea (ez nahitaez jarraituak) deialdia onartu aurreko 10 urteetan.

- 2022 urteko urtarrilaren 1ean 18 urte beteta izatea

KATEGORIAK

— Gidoi proiektuetarako, 2 sari.

— Marrazketa proiektuetarako, 2 sari.

— Komikia, (gidoi eta marrazketa) sortzeko proiektuetarako, 2 sari.

— Ilustrazio liburuen edo ilustratutako liburuen proiektuetarako (jatorrizko sorkuntza, edo obra baten ilustrazio proposamena), 3 sari.

- Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuetarako, sari 1.


2023 urtean proiektuak aurkezteko epea itxita (aurreko edizoetan maiatza/ekainean amaitu izan da)

2023 URTEKO OINARRIAK 2022 URTEKO IRABAZLEAK


2021 URTEKO DEIALDIKO PROIEKTU IRABAZLEAK

GIDOI PROIEKTUETARAKO:  GIDOI PROIEKTUETARAKO: 
  • Bertol Arrietak jaso zuen diru laguntza 'Hodeien gaineko aldean' proiekturako: 2022ko azaroan argitaratu du Txalapartak Sandra Garayoa irudigilearekin sortutako komikia.
  • 'Utzi Azalari', Ainara Azpiazu "Axpi". 2022ko urrian Dobera elkarteak argitaratu du komiki hau.

ORAINDIK ARGITARATU GABE

  • 'Linbo Planeta', Urko Redondo (Proiektu berdinarentzako Eusko Jaurlaritzaren ilustrazio saria jaso zuen Paula Estevezek)
  • '26195', Ane Zaldibar
ILUSTRAZIO LIBURUAK
  • 'Kamishibaizalea', Iñaki Martiarena 'Mattin', Denon artean argitaletxearen eskutik.

ORAINDIK ARGITARATU GABE

  • 'Gauerdian', Paula Estévez

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpena

2022 URTEKO DEIALDIKO PROIEKTU IRABAZLEAK


2022 urteko 'Egile' sarien irabazleen zerrendan ez da zehazten komikiak edo testu/irudidun proiektuak izango ote diren, baina 'Literatura eta grafikoak' atalaren azpian hauek dira diru laguntza jasoko duten proiektuak:

GIDOI PROIEKTUETARAKO: 
  • Martin Etxeberria Garroren 'Medium'
  • Yurre Ugarte Rodriguezen 'Iris 22'
ILUSTRAZIO LIBURUEN ARLOA
  • Ixabel Agirresarobe Arzallus 'Amona Tomaxa Udazkenean'
  • Ane Arzelus Rodríguezen Gure begietati
  • Sandra Garayoa Coteraren 'Una bella despedida
  • Gabriele Muguruza Goenagaren 'Nire aitaren etxea'
  • Maite Rosende Gutierrezen 'Gaua'


2022 URTEKO OINARRIAK IRABAZLEAK GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN