Bloz

komikipediatik
46.222.7.222 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: 'Bloz' (Jean-Christophe Grenon) 1969 urtean Frantziar Estatuko Dunkerquen jaiotako irudigile eta komikigilea da. [https://www.bedetheque.com/auteur-3998-BD-Bloz.html Bdth...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:07, 11 uztaila 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

'Bloz' (Jean-Christophe Grenon) 1969 urtean Frantziar Estatuko Dunkerquen jaiotako irudigile eta komikigilea da.

Bdtheque atariaren arabera, txikitatik marraztea maite zuen eta 11 urterekin argitaratu zuen bere lehen komikia 'Les Flanders' aldizkarian.

Motoei buruzko aldizkari batean argitaratzen zituen bere diseinuak, baina enplegua Zerbitzu publikoetan izan zuen zuen urteetan: esperientzia honetan oinarrituta 'Les Fonctionnaires' saila sortu zuen Bamboo argitaletxerako 2001 urtean, hasiera batean M'duc gidoilariarekin eta ondoren Beka bikotearekin. Hauekin sortu zuen ere 'Les Voisins' (Vents d'Ouest, 2005).

Ordudanik Bamboo etxeko sail askotan parte hartu du, orrialde bateko "gag" estiloko istorioetan umorezko sail tematikoei lotuta: 'Casting Prod' , 'Les Zathlètes' , Les Carnavaleux' , 'Les Commerciaux' , 'Les Fondus'...

2010-2019 urteen artean Arnaud Plumeri gidoilariarekin 'Les Dinosaures en BD' saila sortu zuen. 2022 urtean ekarri zuen euskarara Harriet Edicionesek.

Maëla Cosson izan da lan hauetako askoren koloreztatzailea.

2020 urtetik aurrera 'Bloz'-en azkenetako lanak, besteren artean, hauek izan dira: 'Les Fondus de voitures de collection' eta 'Le Zoo des animaux disparus'; 2021 urtean 'Dino park' komikia argitaratu du.