Bloz

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

'Bloz' (Jean-Christophe Grenon) 1969 urtean Frantziar Estatuko Dunkerquen jaiotako irudigile eta komikigilea da.

Bdtheque atariaren arabera, txikitatik marraztea maite zuen eta 11 urterekin argitaratu zuen bere lehen komikia 'Les Flanders' aldizkarian.

Motoei buruzko aldizkari batean argitaratzen zituen bere diseinuak, baina enplegua Zerbitzu publikoetan izan zuen zuen urteetan: esperientzia honetan oinarrituta 'Les Fonctionnaires' saila sortu zuen Bamboo argitaletxerako 2001 urtean, hasiera batean M'duc gidoilariarekin eta ondoren Beka bikotearekin. Hauekin sortu zuen ere 'Les Voisins' (Vents d'Ouest, 2005).

Ordudanik Bamboo etxeko sail askotan parte hartu du, orrialde bateko "gag" estiloko istorioetan umorezko sail tematikoei lotuta: 'Casting Prod' , 'Les Zathlètes' , Les Carnavaleux' , 'Les Commerciaux' , 'Les Fondus'...

2010-2019 urteen artean Arnaud Plumeri gidoilariarekin 'Les Dinosaures en BD' saila sortu zuen. 2022 urtean ekarri zuen euskarara Harriet Edicionesek.

Maëla Cosson izan da lan hauetako askoren koloreztatzailea.

2020 urtetik aurrera 'Bloz'-en azkenetako lanak, besteren artean, hauek izan dira: 'Les Fondus de voitures de collection' eta 'Le Zoo des animaux disparus'; 2021 urtean 'Dino park' komikia argitaratu du.

2023an argitaratu zen euskaraz Dinosauroak saileko 2. liburukia.


DINOSAUROAK, FRANTSESEZKO JATORRIZKOAN ORAINGOZ 5  LIBURUKIZ OSATUTAKO SAILA, EUSKARAZ ORAINGOZ 2 LIBURUKI ARGITARATU DIRA
DATA IZENBURUA EUSKARAZ ARGITARATZAILEA EUSKARAZ GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN INFORMAZIOA
2022/2023
URTEEN ARTEAN
EUSKARAZ
ARGITARATUTAKO SAILA
Dinosauroak Saila Harriet Ediciones Arnaud Plumeri Bloz Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria Jatorrizkoak frantsesez 2010 eta 2011 urteetan, Bamboo Édition (Grand Angle)
2023
Dinosauroak 1 harriet.png
2023 MAIATZA
DINOSAUROAK 2 EUSKARAZ.jpg
Frantsesezko jatorrizkoan oraingoz bost liburukiz osatzen da saila