100 urte musika egiten
DATA | 2022 Azaroa (Jatorrizkoa Gazteleraz eta Euskaraz batera argitaratu ziren) |
---|---|
IZENBURUA | 100 URTE MUSIKA EGITEN |
ARGITARATZAILEA | Bilbao Orkestra Sinfonikoa |
GIDOIA | Kike Infame Luis Javier Pérezen testuetan oinarrituta |
MARRAZKIAK | Kike Infame |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Gaztelania: Euskarazko edizioa une berean argitaratu zen |
ITZULTZAILEA | Hori Hori |
FORMATUA | Rustika, azal biguinak / Digitalean PDF |
KOLOREA | Koloretan |
TAMAINA | 17x24 zm |
ORRIALDE KOPURUA | 27 orrialde |
SALNEURRIA | Doan. Komikia Bizkaiko udalei, kontserbatorioei, musika-eskolei eta udal-liburutegiei banatuko zaie eta PDF formatuan egongo da eskuragarri BOSen webgunean. |
LEGE GORDAILUA | ? |
BOSek «100 urte musika egiten» komikia sustatu du.
2022 urtean ospatu zen Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrena, eta komikia zabalkunde publiko handiagoa lortzeko asmoz garatu dituen proiektuetako bat da, Olabeagako horma-irudiarekin eta Bizkaia zeharkatu duen erakusketa ibiltariarekin batera.
Kike Infame marrazkigileak sortu du komikia, eta bertan alegiazko batuta batek BOSen historia kontatuko digu. Batuta hori 1922an eman zioten BOSeko lehen zuzendariari, Armand Marsicki, Orkestraren lehen kontzertua zuzendu zezan, eta ordutik zuzendariz zuzendari igaro da gaur egunera iritsi arte.
Istorio honek Orkestra gizartearekin lotzen du, zeinean jaio baitzen eta bizi baita.
Komikia Bizkaiko udalei, kontserbatorioei, musika-eskolei eta udal-liburutegiei banatuko zaie, eta PDF formatuan egongo da eskuragarri BOSen webgunean.