100 urte musika egiten

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Azaroa (Jatorrizkoa Gazteleraz eta Euskaraz batera argitaratu ziren)
IZENBURUA 100 URTE MUSIKA EGITEN
ARGITARATZAILEA Bilbao Orkestra Sinfonikoa
GIDOIA Kike Infame Luis Javier Pérezen testuetan oinarrituta
MARRAZKIAK Kike Infame
JATORRIZKO HIZKUNTZA Gaztelania: Euskarazko edizioa une berean argitaratu zen
ITZULTZAILEA Hori Hori
FORMATUA Rustika, azal biguinak / Digitalean PDF
KOLOREA Koloretan
TAMAINA 17x24 zm
ORRIALDE KOPURUA 27 orrialde
SALNEURRIA Doan. Komikia Bizkaiko udalei, kontserbatorioei, musika-eskolei eta udal-liburutegiei banatuko zaie eta PDF formatuan egongo da eskuragarri BOSen webgunean.
LEGE GORDAILUA ?


BOSek «100 urte musika egiten» komikia sustatu du.

2022 urtean ospatu zen Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrena, eta komikia zabalkunde publiko handiagoa lortzeko asmoz garatu dituen proiektuetako bat da, Olabeagako horma-irudiarekin eta Bizkaia zeharkatu duen erakusketa ibiltariarekin batera.

Kike Infame marrazkigileak sortu du komikia, eta bertan alegiazko batuta batek BOSen historia kontatuko digu. Batuta hori 1922an eman zioten BOSeko lehen zuzendariari, Armand Marsicki, Orkestraren lehen kontzertua zuzendu zezan, eta ordutik zuzendariz zuzendari igaro da gaur egunera iritsi arte.

Istorio honek Orkestra gizartearekin lotzen du, zeinean jaio baitzen eta bizi baita.

Komikia Bizkaiko udalei, kontserbatorioei, musika-eskolei eta udal-liburutegiei banatuko zaie, eta PDF formatuan egongo da eskuragarri BOSen webgunean.