Idefix eta menderakaitzak Saila
2020 urteko neguan Asterix eta Obelix-en pertsonaia baten "spin-off" bati hasiera eman zitzaion: Astérix Max! aldizkariaren 10. zenbakian agertu zen lehen istorioa.
2021 urteko uztailean 'Idéfix et les Irréductibles' animazio telesaila estreinatu zen Frantziar Estatuko Okoo plataforman, eta ondoren France 4 eta M6 kateetan ere ikusgai jarri zuten. Aste batzuk lehenago komiki albumean argitaratu ziren Asterix eta Obelix-en txakurtxoa protagonista zuten abenturak.
Animazio serieko atalek 11 minutuetako iraupena zuten: 52 atalez osatu zen saila eta bigarren denboraldi bat martxan omen dago. Frantziar Estatuan 3 komiki album argitaratu dira orain arte. Idefix eta menderakaitzen liburuki bakoitzean 3 istorio labur jasotzen dira.
Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu da liburudenda eta liburutegietara.
XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu du lan hau.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 02 OTSAILA | Latinari zaunka! | SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 1 | Yves Coulon / Matthieu Choquet / Jérôme Erbin (Gosciny eta Urdezoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) | Philippe Fenech / Jean Bastide (Urdezoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | Jatorrizkoa frantsesez 2021ean, 'Pas de quartier pour le latin!'Les Editions Albert René |