Idefix eta menderakaitzak Saila

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2020 urteko neguan Asterix eta Obelix-en pertsonaia baten "spin-off" bati hasiera eman zitzaion: Astérix Max! aldizkariaren 10. zenbakian agertu zen lehen istorioa.

2021 urteko uztailean 'Idéfix et les Irréductibles' animazio telesaila estreinatu zen Frantziar Estatuko Okoo plataforman, eta ondoren France 4 eta M6 kateetan ere ikusgai jarri zuten. Aste batzuk lehenago komiki albumean argitaratu ziren Asterix eta Obelix-en txakurtxoa protagonista zuten abenturak.

Animazio serieko atalek 11 minutuetako iraupena zuten: 52 atalez osatu zen saila eta bigarren denboraldi bat martxan omen dago. Frantziar Estatuan 3 komiki album argitaratu dira orain arte. Idefix eta menderakaitzen liburuki bakoitzean 3 istorio labur jasotzen dira.

Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu da liburudenda eta liburutegietara.

XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu du lan hau.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 02 OTSAILA
Idefix eta menderakaitzak 1.jpg
Latinari zaunka! SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 1 Yves Coulon / Matthieu Choquet / Jérôme Erbin (Gosciny eta Urdezoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) Philippe Fenech / Jean Bastide (Urdezoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia Jatorrizkoa frantsesez 2021ean, 'Pas de quartier pour le latin!'Les Editions Albert René