Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista
Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista 2007 urtetik ari da gerra zibila eta diktadura frankistak Enkarterrin izandako eragina aztertzen eta dibulgazio zein salaketa lanak egiten.
2023, GERRA ZIBILA ETA DIKTADURA ENKARTERRIN
2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai ardutaru da euskarazko bertsioaz. Garai historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz, sormen prozesuan zehar 6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin.
2020ko komiki laburraren izenburua 'Gerra eta diktadura frankista Balmasedan' izan zen, eta 2023 urtean Komikigintza eta memoria historikoa lotu zituzten berriz ere, Enkarterri osoa barnebiltzen dituen 70 orrialdetako albuma argitaratuaz. 'Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin' lana euskara zein gaztelaniazko bertsioak daude eskuragarri.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
- 'Gerra eta diktadura frankista Balmasedan',
2020, 12 orrialdetako komiki laburra argitaratu zuenZunbeltz Matabuenaren testuekin eta Cesar Llagunoren irudiekin.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 O5 MAIATZA | Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin | Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista | Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista | Cesar Llaguno | Edizio elebiduna gaztelaniaz eta euskaraz | Euskalgintza Itzulpenak | Aldiberean gaztelaniaz eta euskaraz |