Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista 2007 urtetik ari da gerra zibila eta diktadura frankistak Enkarterrin izandako eragina aztertzen eta dibulgazio zein salaketa lanak egiten: ikerketa lanak, Frankismoko krimenengatik kereila, herriek jasandako bonbardaketei buruzko informazioa ezagutaraztea, ibilaldi gidatuak Balmaseda eta Kolitzako batailaren eskenatokietan...


2023, GERRA ZIBILA ETA DIKTADURA ENKARTERRIN


2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai arduratu zen euskarazko bertsioaz. Garai historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz, sormen prozesuan zehar 6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin.

2020ko 12 orrialdetako komiki laburraren izenburua 'Gerra eta diktadura frankista Balmasedan' izan zen, Zunbeltz Matabuenaren testuekin eta Cesar Llagunoren irudiekin.

2023 urtean proiektu zabalago baten baitan eta Komikigintza eta memoria historikoa lotu zituzten berriz ere, Enkarterri osoa barnebiltzen dituen 70 orrialdetako albuma argitaratuaz. 'Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin' lana euskara zein gaztelaniazko bertsioak daude eskuragarri.
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 O5 MAIATZA
Gerra enkarterrin.jpg
Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista Cesar Llaguno Edizio elebiduna gaztelaniaz eta euskaraz Euskalgintza Itzulpenak Aldiberean gaztelaniaz eta euskaraz