Jordi Bayarri
Jordi Bayarri 1972an Valentzian jaiotako komikilaria da. Valentziako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen.
Zientzi fikzioa, fantasia eta komiki erotikoa landu izan ditu. Bere sailik ezagunena Magia & Acero (1998, 2002 urtean Bartzelonako komiki Azokan komiki erotiko onenaren saria jaso zuen.
2015etik aurrera IkasElkar-ek euskara ekarri zituen Bayarrik hainbat zientzilariei buruz egindako komiki biografikoak: Marie Curie:radioaren aktibitatea,
Newton: grabitatea ekinean eta Galileo: izarren mezularia. 2016 urtean Darwin: Teoriaren eboluzioa argitaratu zuen IkasElkarrek, 2018an Aristoteles: jakiteko irrika eta 2019an, Hipatia: egia matematikan. 2020 urtean euskarara ekarri zuten 'Ada Lovelace: zenbakien liluratzailea' eta 2021 urtean 'Einstein: jauzi kuantikoa'.
Maialen Berasategi Catalanen itzuli zituen lan guztiak euskarara.
2009an Darwin-en bizitzari buruzkoa izan zen Bayarrik zientzilari bati buruz sortutako lehen komikia, Consell Valencià de Cultura erakundearen enkarguz.
Haur, guraso eta irakasleen artean izandako harrera onak, beste zientzialari batzuen bizitza komikira ekartzeko gogoa piztu zion, baina orduan erakundeen laguntza ez zuen eskuratzerik izan, murrizketa politiken ondorioz.
Bayarrik aurreko komiki lan batzuk autoekoizpenaren bidetik argitaratu zituen, baina zientzialarien proiektuak aurrekontu handiagoa beharko zuela jabetuta, finantziazioa segurtatzeko crowfunding kanpaina jarri zuen martxan.
Irakurleen babesa lortu eta crowfunding-ari esker argitaratu ditu 2013 urtetik aurrera gazteleraz lehen aipatutako lanak eta baita Aristoteles,Ramon y Cajal eta Hipatiari buruzkoak ere. Marie Curie komikiaren 6000 ale saldu ziren, eta bigarren edizioa egin zen. Horrela, Colección Cientificos izeneko saila osatzen ari da
katalanez, ingelesez, errusieraz... argitaratu izan dira lan hauetako batzuk, baita euskarri digitalean ere.
Bayarrik proiektu hauetan lankide ditu gidoietan Tayra Lanuze, Zientziaren Historian doktorea Alemaniako Herzog August Bibliothek Wolfenbüttel-en eta koloreeetan Seijas.
LAN PROZESUA
Elkarrizketa batean adierazi zuenez, 4 hilabetetako lan prozesua izaten da zientzilari bakoitzari buruzko komikia egitea: gidoia eta plangintza garbi izan ondoren, argitaratuak izango duten baina tamaina handiago batean marrazten ditu binetak, gero tintaz landu eta eskaneatzeko. Ordenagailuan egiten ditu koloreztatze lanak, testuak eta bunbuiluak sartu...
Liburuetan komiki bakoitzaren sormen prozesua erakusten duten zirriborroak, pertsonaiak... txertatu ditu.
EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEN AUTOREAREN KOMIKIAK
2023 10 AZAROA Pasteur: Mikrobioen iraultza | 2022 05 MAIATZA Mary Anning: herensuge-ehiztaria | 2021 09 IRAILA Einstein: jauzi kuantikoa | 2020 11 AZAROA Ada Lovelace: zenbakien liluratzailea | 2019 10 URRIA Hipatia: egia matematikan | |
2018 10 URRIA Aristoteles: jakiteko irrika | 2017 05 MAIATZA Darwin: Teoriaren eboluzioa | 2015 Marie Curie:radioaren aktibitatea | 2015 Newton: grabitatea ekinean | 2015 Galileo: izarren mezularia | |
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
Gazteleraz eta katalanez | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Maialen Berasategi Catalan | Anillo de Sirio Egilea editore Crowfunding |