Denon Artean Cenlit

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Cenlit 1976tik testu liburu eta liburu teknikoak (gaztelaniaz gehienbat) argitaratu izan dituen argitaletxea da. Berriozarren du egoitza.

Denonartean 2008an sortu zen eta Cenlit barneko zigilua da.

Cenlitek Rafael Ramos marrazkilariaren komikiak argitaratu zituen: Aitor y los Vascones saileko bi liburuki, eta 'Amaya. Los vascos en el siglo VIII' (Amaia. Euskaldunak VIII. mendean) eta Historia de Navarra, eta azken hau Denon Artean zigiluaren baitan ere argitaratu zuen, 'Nafarroako historia' izenburupean.

Euskaraz sortutako komikigintzari dagokionez, Denon Artean zigilupean 2017 urtean Garazi Albizuaren 'Kemena' eta Begoña Durrutyren 'Bereterretxeren kanthoria' argitaratu zituen.(aurretik Durrutyren 'Cherch´pas a comprendre. Ez da konprenitzen ahal gerra!' album ilustratua argitaratu zuen ere)

2020 urtean 'Burnizko potoa' argitaratu zuen, Antton Kazabonen gidoiaz Jokin Mitxelenak sortutako komikia

2022 urtean euskal komikigintzako lan interesgarriak berreskuratu zituzten: 'Non gogoa...' izenburupean Javier Minak eta Pedro Osés-ek 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan argitaratutako komikien bilduma

CENLIT/DENONARTEAN WEBGUNEA


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 AZAROA
Memoriaren ibaia.jpg
Memoriaren ibaia Denon Artean Cenlit Juan Luis Zabala
Iñaki Martiarena "Mattin"
Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2023 Azaroa
2023 AZAROA
Elur gorrituaren egunak.jpeg
Elur gorrituaren egunak Denon Artean Cenlit Amaia Telleria Laida Ruiz Euskaraz Jatorrizkoa 2023 Azaroa
2022 11 AZAROA
Guruyi-komikia.jpg
Guruyi Yogaren inguruan abentura bat Denon Artean Cenlit Jon Lorente Maite Rosende Jatorrizkoa gazteleraz Josu Jimenez Maia 2022 Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik gaztelaniaz, katalanez eta fransesez
2022 10 URRIA
2022 ura leporaino.jpg
Ura leporaino Denon Artean Cenlit Usue Egia Usue Egia Euskaraz Jatorrizkoa 2022 10 URRIA
2022 09 IRAILA
Non gogoa.jpg
Non gogoa... Denon Artean Cenlit Javier Mina Pedro Osés Euskaraz 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan Josu Jimenez Maia, 2022 urteko bertsioan 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan argitaratutako komikien bilduma 2022ko iralean argitaratua.
2020 11 AZAROA
2020 burnizko potoa.jpg
Burnizko potoa Denon Artean Cenlit Antton Kazabon Jokin Mitxelena Euskaraz Jatorrizkoa 2020 azaroa
2017 11 AZAROA
2017 kemena.jpg
Kemena Denon Artean Cenlit Garazi Albizua Garazi Albizua Euskaraz Jatorrizkoa 2017 11 AZAROA
2017 11 AZAROA
2017 bereterretxeren.jpg
Bereterretxeren kanthoria Denon Artean Cenlit Begoña Durruty Begoña Durruty Euskaraz Jatorrizkoa 2017 11 AZAROA



BERRALGITALPENAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2013 azaroa
Amaia.jpg
Amaia. Euskaldunak VIII. mendean Denon Artean Cenlit Rafael Ramos (Fernando Navarro Villosladaren eleberrian oinarrituta) Rafael Ramos Jatorrizkoa Gazteleraz Ipar Alkain Kazabon (edizio honetarako) 1981 urtean Iruñeako Udal Aurrezki Kutxak argitaratu zuen.
2015 azaroa
Nafarroako ramos.JPG
Nafarroako historia Denon Artean Cenlit Rafael Ramos (Fernando Navarro Villosladaren eleberrian oinarrituta) Rafael Ramos Jatorrizkoa Gazteleraz Ipar Alkain Kazabon (edizio honetarako) 1980 urtean Iruñeako Udal Aurrezki Kutxak argitaratu zuen.