Philippe Fenech

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Philippe Fenech 1976 urtean Montpellier-en jaiotako irudigilea da.

Bedetheque atariaren arabera, txikitan Asterixen abenturak irakurtzeak bultzatu zuen marrazkilaritzaren mundura; orduan ezinezkoa izango zitzaion pentsatzea ere 2021 urtean 'Idéfix et les Irréductibles' proiektuan parte hartuko zukeenik.


Zinema ikasketak egin zituen, eta komikigintzan 'Requin barjot' pertsonaiaren zintak sortu zituen bere herrialdeko egunkari batean.

1999 urtean Curd Ridel gidoilariarekin elkarlanean hasi zen eta 2004 urtean haurrentzako 'Tuff et Koala' serieko lehen liburukiak argitaratu zituzten (Éditions Soleil).

Zinema arloko irakaskuntzan aritzen zen bitartean 'Le Journal de Mickey', 'Mickey Parade' edo 'Super Picsou' aldizkarietan jokoen atalean agertu ziren bere lanak eta Dobbs gidoilariarekin lankidetzan aritu zen gag batzuk egiten.

2003 urtetik aurrera beste lanak utzita komikigintzan aritzen da nagusiki: 'Tuff et Koala'-ri segida eman zion, eta hainbat gidoilariekin elkarlanean sortu zituen 'Anatole et Compagnie' (Nicolas Mitric-en gidoiarekin), 'L’Ordre des Meckkas', (Téhy-ren gidoiarekin), Ulyssee!...


2021 urtetik aurrera 'Idéfix et les Irréductibles' animazio saila sortzearekin batera Obelix-en txakurraren abenturekin argitaratu diren komikietan parte hartu du.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 02 OTSAILA
Idefix eta menderakaitzak 1.jpg
Latinari zaunka! SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 1 Yves Coulon / Matthieu Choquet / Jérôme Erbin (Gosciny eta Urdezoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) Philippe Fenech / Jean Bastide (Urdezoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia Jatorrizkoa frantsesez 2021ean, 'Pas de quartier pour le latin!'Les Editions Albert René
2023 11 AZAROA
Iidefix-eta-menderakaitzak-2.png
Kroketak erromatar erara SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 2 Hervé Benedetti/Michel Coulon/Simon Lecocq (Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) Philippe Fenech / Jean Bastide(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia Jatorrizkoa frantsesez 2022an, 'Les Romains se prennent une gamelleLes Editions Albert René