2024 URTEKO KOMIKI LEHIAKETAK

komikipediatik
46.6.204.188 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: ==== '' <big> <font color="#FF0000">''EUSKAL HERRIKO''</font> </big> KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK ==== '''Hainbat sariketa urte hasieran izaten dira (Ikastolen Elkartea, El...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:22, 9 urtarrila 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK

Hainbat sariketa urte hasieran izaten dira (Ikastolen Elkartea, Elkar Ilustrazio lehiaketa, Portugaleteko, Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza deialdik...) eta beste batzuk urtea amaitu baino lehen ixten dute lanak aurkezteko epea (komikigintzako Nazioarteko Egoitzak, Galtzakomik, Crash Comic...)

2024ko deialdiei begira, sortzaileentzat interesgarria izan daiteke aurreko urteetako deialdien eduki orokorrak, baldintzak eta ohiko epeak ezagutzea, nahiz eta aurtengo deialdia argitaratu arte ez diren behin betiko baldintzak ezagutuko(batez ere Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko deialdien kasuan). "Epea jada itxita duten lehiaketak" atalean dago deialdi hauei buruzko informazioa.


ADI! ESKAERA EGITEKO EPEA AURKI IREKI DAITEKE DEIALDI HAUETAN

KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
1615218939115.png
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA'
2023ko abenduan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 105.000 euroko partida bat onartu du 2024ko ekitaldian komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko dirulaguntzak emateko

Aurreko urteetako deialdiak erreferentzia bezala hartuta, segur aski urteko lehen hilabeteetan irekiko da eskaera egiteko epea: hilabetekoa izango da Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik:Deialdiaren ezaugarri batzuk jakinarazi dira jada.
eta erreferentzia bezela 2023ko oinarriak hartu daitezke, nahiz eta 2024 urtekoak argitaratu arte ez den jakingo aldaketarik egongo ote den