2024

komikipediatik
67.218.224.34 (eztabaida) (KOMIKIGINTZA ALBISTEAK 2024 URTEAN)(r)en berrikusketa, ordua: 21:15, 16 apirila 2024
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
02 OTSAILA
Glt3.jpg
Girls' Last Tour 3 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
02 OTSAILA
Biga6 EUS.jpg
Biga 6. Arrosa koloreko bizitza
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez 2019 Avni 6(Milan editeur)
03 MARTXOA
Ahizpak 7.jpg
Zu zara nire eguzki errea
Ahizpak Saila 7
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Jatorrizkoa frantsesez / Bakun itzulpen zerbitzuak 2012 Les Sisters 7 'Mon coup d'soleil, c'est toi ' Bamboo Édition
02 OTSAILA
Erretratu odoltsua Komikia.jpg
Wanted: Erretratu odoltsua Harriet Ediciones David Boriau Steven Dhondt Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023/07 Wanted, portrait de sang (Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
MARTXOA
Bubu eta haren lagunak.jpg
Bubu eta haren lagunak A fin de cuentos Jatorrizkoa frantsesez 2022 'Boubou et ses amis', Biscoto argitaletxea
03 MARTXOA
Munduaren itzulia.jpg
Munduaren itzulia 80 egunean Cartem Comics Jean-Michel Coblence
Julio Verneren eleberriaren egokitzapena
Younn Locard Jatorrizkoa frantsesez 2021 Le tour du monde en 80 jours (Casterman)
2024 03 MARTXOA
Idefix eta menderakaitzak 3.jpg
Luteziako bizitzia SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 3 Olivier Serrano
Marine Lachenaud
(Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta)
David Etiene / Jean Bastide(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Jatorrizkoa frantsesez 2022an 'Ça balance pas mal à Lutèce!'Les Editions Albert René
2024 04 APIRILA
24 ordu ohianean.jpg
24 ordu ohianean Ttarttalo Ingelesetik itzulia Unai Brea 2022 Hours in the jungle (Usborne Publishing Ltd)
04 APIRILA
Iratxotxikia2.jpg
Iratxo txikia eta ibarreko munstroa Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Álvaro Ortiz Álvaro Ortiz Jatorrizkoa gazteleraz 2024 'La pequeña genia y el monstruo del valle'(Astiberri)

KOMIKIGINTZA ALBISTEAK 2024 URTEAN

ZIBURUKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKA


Ekainaren 1ean, larunbatez, ospatuko da Ziburuko Baltsan elkarteak eta Argia komunikabideak antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 5. edizioa. Komikigintza beste literatur arloen pare egon ohi da bertan. postu bat jarri eta bertan parte hartzeko izena emateko aukera amitu da: 2024 urtean 120 metro hartuko dituzte erakusmahaiek, iaz baino 10 metro gehiago, eta 40 argitaletxe/disketxek hartuko dute parte, iaz baino 4 gehiago.

Urteko lehen hilabeteetan burutu diren jarduerak


MARTXOAK 30/31 SENPEREN ARNO ETA LIBURU KONPROMETITUEN ATXIK AZOKA

Senperen Martxoaren 30 eta 31a Senperen Arno eta liburu konprometituen ATXIK Azoka ospatuko da: 39 ardogilek (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile) eta 25 liburugilek (argitaletxe, idazle, liburu-denda) beren ekoizpenak aurkeztuko dituzte egun osoan. 

Literaturgileen artean komikigintzari dagokionez:

  • Larunbatean 11:00etan Asisko Urmenetak 'Gora Euskal Herrientsak' saiakera grafikoaren aurkezpena egingo du. berriari buruz.
  • Igandean 15:00etan Maialen eta Emma Aresteguik komiki bat egiteko haur eta gazteentzakosormen atelier bat animatuko dute euskaraz eta frantsesez.

APIRILAK 1 IDAZLEEN BILTZARRA SARAN


Sarako Idazleen Biltzarreko egitarauaren baitan komikigintzak isla handia izango du.
  • 15:00etan Emma eta Maialen Aresteguik 'Xan' komikia aurkeztuko dute eta 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia ere izan
  • 15:30etan Asisko Urmenetak 'Gora Euskal (H)errientsak' aurkeztuko du

Beste batzuren artean, Elkar argitaletxearen postuan egonen dira Adur Larrea, Emma eta Maialen Arestegui... Herriman Asisko Urmeneta, Zortzikoren postuan Mattin,

Apirilaren 2an Sarako lezeetan hainbat jarduera egingo dira, tartean 10:30etan Dom Campistron eta Asisko Urmenetak performantzia egingo dute 'Gora euskal (H)errientsak' eleberri grafikoaren inguruan.


MARRAZKIRRI 2024 ERAKUSKETA
Marrazkirri 2024.jpg
Marrazkirriren jarduera nagusia umore-marrazkien erakusketa bat da, non lurraldetasun mugarik gabe irudigintzan aritzen direnak edo amateurrrak A3 edo A4 formatuko bere marrazki originalak eskaini ditzaketen.

Bota´zank hori! izan da 2024ko edizioko gaia.

Lehenik umore-marrazkiak Espelletenia ostatura eroan edo bidali ahal izan ziren eta otsailaren 9tik martxoak 2 bitarte ikusi ahal izango dira: Guztira 100 bat marrazkiz osatu da erakusketa, eta egile batzuk oztibartarrak dira , beste asko Euskal Herri osokoak.

Otsailaren 9an gaualdia antolatu zen: Margolaritza, musika eta bertsularitza jadueretaz gozatu ahal izan zen eta bertan afaltzeko aukera egon zen.

GEURETIK SORTUAK ETA KOMIKIGINTZA

KOMIKI ERAKUSKETAK

BERA-n burutu da jada.
SARA: Otsailak 3 - 9
URRUÑA: Otsailak 10 - 11
BERGARA: Otsailak 12 - 16
AMASA-VILLABONA: Otsailak 23 - Martxoak 8
USURBIL: Otsailak 23 - martxoak 1
LEITZA: Martxoak 12 - 19
BERASTEGI: Martxoak 20 - 29
ZUMAIA: Martxoak 29tik aurrera

SOLASALDIAK

Urtarrilak 26ean ospatu zen Beran Aritz Ibarrarekin
Otsailaren 9an parte hartu zuen Aritz Ibarrak Urruñako aurkezpenean
Otsailaren 9an Bergaran Kotetok hartu nzuen parte aurkezpenean
Otsailak 23: Amasa-Villabonan Eñaut Aiertzaguena
Otsailak 23: Usurbilen "Mattin"
Martxoak 15: Leitzan unai Gaztelumendi


ANTSOAIN KOMIKI BOOM
Antsoain komiki 2024.jpg
otsailaren 19tik martxoak 1 bitarte hitzaldiak, komiki aurkezpenak, filmak, erakusketa, komiki bermuta... Euskaraz sortutako komikigintzan aritzen diren egile hauek: Axpi, Asisko, Julen Ribas eta Yurre Ugarte... eta baita Cesar Oroz, Andrea Ganuza, Roberta Vázquez, Ángela FK-ren Mierdiaria erakusketa...

Josean Morlesín Melladok Correo taldeko hedabidetan 'Komiki biografikoen sortze prozesuaren zokoak' artikulua argitaratu du, bost euskal komikigileren gogoetak jasota:

  • Dani Fano ('Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak', 'Sasi artean Elgeta', azken hau Koldo Izagirre eta Garluk Agirrerekin egina)
  • Joseba Larratxe ('Ni ez naiz Mikel Laboa', Unai Iturriaga eta Harkaitz Canoren gidoiarekin)
  • Adur Larrea ('Gabriel Aresti biografikoa', 'Antzara eguna' Harkaitz Canoren gidoiarekin)
  • Laida Ruiz ('Elur gorrituaren egunak', Amaia Telleriaren gidoiarekin)
  • Asisko Urmeneta ('Gora Euskal Herrientsak!', 'Aztihitza - Xahoren biografikoa').


Sustrai Colinak 7K aldizkarirako egunkari eta aldizkarierako zintagintzari buruzko artikulua egin du.

2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK

TUPUST KOLEKTIBOAREN HIRUGARREN ANTOLOGIA 'GU'
Tupust 3 gu.jpg
Apirila bukaerarte aukera dago aurresalmenta bidez Tupust! Kolektiboaren 3. antologia erosteko. Poster batekin batera,etxeetara Maiatzaren hasieran iritsiko da.
"GU" gaiaren bueltan ardaztutako liburu honek Euskal Herriko txoko ezberdinetako komikilarien lanak biltzen ditu tinta morez eta horiz.

2023ko udazkenean Bilboko 'La Sinsorga' kulturgune feministak antolatutako irakurketa txoko feministaren baitan Irati Eguren, Ainara Azpiazu "Axpi"-k jakinarazi zuten 2024ko udaberrian argitaratuko dela Tupust! Kolektiboaren 3 antologia.Pikara Magazinek jaso zituen bi sortzaileen hitzak


HARRIET EDICIONES

Harriet Ediciones logo.jpg

Otsailean 'Wanted: erretratu odoltsua' Komikigitza franko-belgiar ildoko albuma argitaratuko da.

Adi egon Argitaletxearen webguneari

Segur aski 2024 urtean zehar argitaratuko da ere Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat BETI BERDIN Tabernan' istorioa.

Gregorio Muro "Harriet 'Mugako Dragoiak' sailaren bigarren liburukian ari da lanean: oraingoan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz.



CESAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA

Mintzoa oroz.jpg

Mintzoa argitaletxeak eta Cesar Orozek akordioa egin dute Nafarroako historiari buruz gutxienez 5 bat komiki liburu argitaratzeko.

2023 urtean argitaratu zen 'Zirt Zart Nafarroan : Noaingo Bataila 1521' komikia argitaratu zen eta hurrengo alea 2024 edo 2025 urtean argitaratuko litzateke.




ASTIBERRI / TXIKIBERRI

ASTIB HAUR.JPG

Astiberrik Alvaro Ortiz-en Iratxo txikia sailari jaraipena emango dion 'Ibarreko munstroa' komikia argitaratuko du apirilaren 11ean.






MANGA EUSKARAZ

Kabe.jpg

Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 4 manga serie ezberdin argitaratu ditu jada.

'Girls last Tour' seriearen 3. liburukia argitaratu da otsailean: 'Dinosan' sailarekin batera zabalik dirauten sailak dira eta segur aski 2024 udaberritik aurrera iritsiko dira liburutegi eta liburu-dendetara ale berriak.

Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.   

2024a urteko nobedadeen artean, apirila amaieran Europan argitaratu gabe dagoen Tomomi Usuiren 'Otaku bat jainko lanetan' kaleratuko da; 'Change the world' argitaratzeko asmoa ere badu Harrietek, guztira 5 alez osatutako seriea.

Mangaberri webgunean orain arte euskaraz argitaratu diren manga komikien zerrenda osatu dute eta argitaratzea espero diren beste lan batzuen berri eman dute.

IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK

Martxoan Idefix eta menderakaitzak sailaren 3. komikia argitaratu da, Maddalen Arzallus itzultzailearen eskutik, euskara egokitutako izenburu ederra duena: Luteziako bizitzia.

4. zenbakia,'Menderakaitzen zirkua' aurki argitaratuko da ere.telebista sail propioa duen Idefix txakurrari buruzko 6 komiki inguru argitaratu dira jada frantziar Estatuan

AHIZPAK SAILA

Hachettek 'Ahizpak' sailaren 7. zenbakia jarriko du salgai aurki.

24 ORDU SAILA

Ttarttalo argitaletxeak "24 ordu oihanean" komikia plazaratuko du aurki, sailaren 3. zenbakia.

SUPERPATATA

2024ko Maiatzean SuperPatata pertsonaiaren Nahaspila kosmikoa sailaren 3. liburukia argitaratuko da: 'Estolderian'. Honekin amaiera emango zaio espazioko trilogia honi.

ERROAK SAILA 3: ITSASOA

Amaya Echevarriaren ideia eta gidoietan oinarrituta eta Tiago Battesti irudigilearekin elkarlanean, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara Erroak saileko lehen liburukia, 'Ilargiaren orrazia'; bigarrena, Gizotso, 2023 urtean plazaratu zen eta 2024 urterako argitaratu nahi dute Itsasoa, sailaren 3. alea. Guztira 2028 urtera bitarte, urtez urte ale bat argitaratuta, 7 liburukiz osatutako saga osatu nahi dute.

Amaia eta Tiagoz gain, koloreztatze lanetan Chistophe Leon gehituko da lantaldera, Nahia Zubeldiak itzultzen ditu lanak frantsesetik eusrara, eta lantaldean Peio Lataste aritzen da zuzendari artistiko lanetan eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratzen da.

Autoedizioa eta "Crowfunding" finantziaketa sistema dira egitasmo honen ezaugarri bereziak.

XABIROI ALDIZKARIA

Xabiroi.jpg

Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.

4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.

Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.