Artxipelagoa komiki liburua

komikipediatik
67.218.229.225 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 09:24, 31 urria 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2023 Iraila
2021 Podcast formatuan
2021 Komiki Digitala
2023 Paperean
IZENBURUA Artxipelagoa
ARGITARATZAILEA Elkar
GIDOIA Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro
MARRAZKIAK Alex Sanvi
KOLOREA
Sedyias
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Cartoné / Edizio Digitala Google Play bidez
TAMAINA 286 x 216 mm.
ORRIALDE KOPURUA 88 Orrialde
SALNEURRIA 19 euro
ISBN 978-84-1360-295-0

EITBk 2021 urtean 'Artxipelagoa' Podcast-ari hasiera eman zion eta horrela laburbildu zuen proiektuaren izaera, "Artxipelagoa egitasmoaren ideia originala Oier Aranzabal, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberriarena da. Aranzabalek (kazetaria, musikaria, zinemagilea) proiektua Juan G. Andresekin (kazetaria eta argazkilaria) batera zuzendu eta ekoitzi du. Gidoia Xabier eta Martin Etxeberria anaiena da (idazleak eta gidoilariak) eta grabazioaz eta audio diseinuaz Xanti Salvador (Goya Saria La trinchera infinita filmagatik) eta Koldo Corella arduratu dira." Talde artistikoan euskal interpretazioaren izen nagusiek parte hartu dute: Aitziber Garmendia (Jare), Eneko Sagardoy (Iker) eta Anartz Zuazua (Nizar), besteak beste. Beste protagonistak Iñaki Beraetxe (Aitor), Sara Cozar (kapitaina) eta Klara Badiola (Muñoz) dira. Soinu banda originala Rafa Ruedak eta Aritz Aranburuk egin dute. Kartela eta arlo grafikoa Xabier Sagastak egin ditu. webgune propioa du proiektu transmedia honek eta lehen denboraldiak bi komiki bertsio ditu, digitala doan EITBko KomikiApp aplikazioan eta paperezko hau.


2022an KOMIKI DIGITALA, 2023 PAPEREAN[aldatu]

'Artxipelagoaren bigarren denboraldia hastearekin batera, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek komiki formatura egokitu zuten lehen denboraldiaren gidoia eta Alex San Vicente ilustratzailearen eta Sedyas koloristaren elkarlanean komiki digitala eta papereko bertsioa sortzen hasi ziren. prozesu honen amaieran, Donostiakulturak ekoitzitako 'Ispilu beltza' saioan elkarrizketatu zituzten "Sanvi" eta Xabier Etxeberria. Bertan Etxeberria anaiek Podcast formatutik komikira gidoia egokitzeko ibilbidea kontatzen da, "Sanvi" eta Sedyasen 9 hilabeteko lana pertsonaiak eta istorioa irudietara egokitzeko...

EITBren enkargua istorioa gazteei zuzentzea, eta Etxeberria anaien hitzetan "lan zail bezain ederra" izan zen entzule helduari zuzendutako Podcast-arekin alderatuta komikietan pertsonaiak gaztetzea eta jatorrizko istorioan ageri ziren indarkeria, sexua... eta beste aldagai batzuk beste modu batera kontatzea.

2022ko udazkenean jarri zen eskuragarri lehen denboraldiko kontakizunari dagokion komiki digitala. Komikiapp aplikazioan irakurri daiteke, EITB-ren komiki digitalen eskaintzak eskuragarri jartzeko aplikazioa: aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du, besteren artean Sustatu ataria eta Egunean Behin jokoaren egileak dira. EITBren komiki aplikazio honen lehen bertsio bat 2022ko martxoan argitaratu zen, 'Irabazi Arte' web-sailaren komiki bertsio gisa (gidoia Nerea Loiola, irudiak Aitziber Alonso), eta abenduan aplikazioa komiki digital gehiagoren biltoki bihurtu da.

Elkar argitaletxearen eskutik irailean merkaturatu da Artxipelagoa komiki albuma.

Komikiaren aurkezpenari buruzko artikuluak Diario Vascon, Naiz atarian, bideoa kultursharean

Radio Kultura irratian komikiari buruzko elkarrizketa egion zioten Xabier Etxeberriari


SINOPSIA[aldatu]

Podcast-ak entzule helduentzako 3 denboraldi ditu eta komikiek lehen denboraldiko kontakizunaren egokitzapenak dira, gazteentzako bideratuak.

Etorkizun hurbilean, kontinenteen zati handi bat urpean geratu da, tartean Europa gehiena. AEBko presidenteak Alaskan sustatutako petrolio-ustiaketarako findegi erraldoiek eta Saudi Arabiak Antartikotik eramandako izotz zatiak, azken bultzada eman diote lurraren beroketari eta glaziarren eta Poloen bat-bateko urtze lasterrak itsasoaren maila igotzea eragin dute hondamendia eta nahasmendua sortuz.

Tsunami moduko igoera honek ez du soilik herrialde osoak urpean geratzea eragin, baizik eta domino-efektu bizkor batean, telekomunikazioak, nekazaritza eta energia produkzioa ezereztatu ditu. Bizirik irautea lortu dutenek baliabide urriko eszenatoki berri eta zatitu batean mugitu behar dute. Euskal Artxipelagoan bizi den Jare neska gazteak baditu baikorra izateko arrazoiak hala ere. Batetik, urpetze aurreko munduari buruzko gauza harrigarriak kontatzen dizkion aitonarekin bizi delako.

Eta bestetik, ur-azaletik gertu geratzen diren behialako mendi tontorretan burdin zatiak topatzeko trebezia duelako. Nahiz eta bere bilatzaile gaitasunak, ustekabean, azpijoko arriskutsu batean murgilaraziko duen.


ZILARREZKO EUSKADI SARIA[aldatu]

Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak Zilarrezko Euskadi Literatura Sariak sortu zituen, hasuiera batean Liburuaren Egunean Donostiako Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanei aitortza egiteko; azken urteotan Gipuzkoako liburu-denden iritziz aintzatespen nahikoa lortu ez duten "harribitxiak" berreskuratzea izan du helburu euskarazko eta gaztelaniazko narratiba kategorietan eta Komiki eta Album Ilustratuen kategorian.

Kulturklik atariak jaso zuenez "2024 urtean Komiki eta Album ilustratuen kategorian, Xabier eta Martin Etxeberriak (gidoia), Alex Sanvik (ilustrazioak) eta Sergio Sedyasak (kolorea) jaso dute saria Artxipelagoa lanagatik. Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak lan hau balioan jarri nahi izan du euskal eta euskarazko komikiaren kalitate-jauziaren erakusgarri gisa. Izan ere, paperezko komikira egindako egokitzapen baten emaitza da. Jatorrian soinudun proiektu bat zen, 2021ean EITBPodkast plataforman estreinatu baitzen, eta nabarmentzekoa da hiru denboralditan euskarazko podcast entzunena bihurtu zela."

Epaimahairentzat, gidoi eta istorio on batetik abiatuz, "Sanvik eta Sedyasek egokitzapen grafiko bikaina egin dute, europar edo amerikar komiki handien mailakoa, eta gure artisten egungo mailaren adierazgarri dira".