Dejabu Antzerki Konpainia

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2001.ean sortu zen Dejabu Antzerki Konpainia, proiektu batzuetarako Dejabu Panpin Laborategia izena ere erabiltzen duena.

LISPA eta London International Puppet School-en graduatu ziren bertako kideak.

Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá dira konpainiako kideak eta egitasmo bakoitzean sortzaile talde zabala izaten dute ondoan.

2007 urtean 'Gizona ez da txoria' lana estreinatu zuten, 2008an 'Azken portua', eta ordudanik euren kabuz edo koprodukzioan 15 proiektu baino gehiago garatu dituzte, azkenen artean Naon Tokin (2021) eta Gori Gori (2024). Beste antzerki konpainia batzuekin lankidetzan ere sortu dituzte lanak, adibidez


2013an Antzerki Labea eskola sortu zuten antzerki garaikidea herritarren eskura jartzeko helburuarekin.

Gaur egun Niessen Kulturgunean konpainia egoiliarra da eta Lekuona Fabrikaren gidaritza taldeko kide.

Arrastoak liburuan jaso zituzten euren sormen prozesuari buruzko azalpenak.


= KOMIKIGINTZA

2011 urtean «Gizona ez da txoria» 2008an urteko antzezlana argitarapen batean islatzeko gogoa adierazi zioten Maite Gurrutxaga irudigileari, eta komiki formaturako egokitzapena lantzen hasi ziren.

Bi urteko lan prozesuaren ondoren, 2013 urtean Txalapartak argitaratu zuen komikia 'Habiak' izenburupean eta album horrek Ilustrazioko Euskadi Saria jaso zuen 2014an.



DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 AZAROA
Linboplaneta.jpg
Linbo planeta Elkar Dejabu Antzerki Konpainia Paula Estévez Euskaraz 2024 Azaroa
Habiak.jpg
Habiak Txalaparta Dejabu Antzerki Konpainia / Maite Gurrutxaga Maite Gurrutxaga Euskaraz Jatorrizkoa 2013