Julen Gabiria
Julen Gabiria Lara Galdakaon 1973 urtean jaiotako idazle eta itzultzailea da.
Soziologian lizentziatua eta enpresa zientzietan diplomatua da eta lanbidez itzultzaile administrazio publikoan.
Zenbait ipuin bildumatan argitaratu dira bere lanak: 'Euskal idazleen ipuin erotikoak' (Txalaparta, 1998), 'Bilbao: ipuin biltegia' (Alberdania, 2000), 'Bero hezeak' (Txalaparta, 2001), 'Marihuanazko bufandak' (Txalaparta, 2002), 'Ipuin izugarriak' (Elkar, 2004)...
2000 eta 2002 urteen artean gidoigintzan aritu zen ETBko 'Hasiberriak' eta 'Baietz gogoratu' produkzioetan. Urte batzuk beranduago Hortzmuga antzerki taldearekin zenbait kolaborazio egin ditu gidoigintzan.
Igartza saria bitan irabazi zuen: 2000. urtean 'Connemara gure bihotzetan' eta 2004. urtean 'Han goitik itsasoa ikusten da' plazaratu zituen Elkar argitaletxearen bidez.
2005 eta 2006 urteen artean "Lagun batek esan dit lagun batek esan diola" webgunean aritu zen blogari. Hainbat euskal hedabidetan lankidetzak egin ditu.
2011. urtean 'Nire aita ikusezina da' argitaratu zuen.
Itzulpengintzan, beste lanen artean, ingelesetik euskarara ekarri ditu J.M. Barrieren 'Peter Pan in Kensington Gardens' eta 'Peter and Wendy', Neil Gaimanen "Coraline", Arnaldur Indridason islandiarrraren 'Hilobiko isiltasuna' .... Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obraren gidoian parte hartu zuen. Gazteleratik Ander Izagirreren 'Plomo en los bolsillos' eta 'Mi abuela y diez más ' itzuli ditu euskarara.
KOMIKI ITZULPENAK[aldatu]
2202 MAUS
2022 urtean Astiberrik Julen Gabiriari enkargua egin zion euskarara ekartzeko ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980 eta 1991 urteen artean ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istorio honek 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen.
Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela.
* Julen Gabiria-Euskadi Irratiko Arratsean saioan
2023 PALESTINA, 2024 GERRA GAZAN:SACCOREN KOMIKIAK EUSKARAZ
Astiberrik Joe Saccoren 'Palestina' komiki-euskaraz argitaratzeko eskubideak lortu zituen eta Gabiriak ekarri zuen euskarara. 2023ko Durangoko Azokan aurkeztu zen lan hau.
2023ko abenduan Fantagraphics argitaletxeko Gary Groth-ek Joe Saccori idatzi zion Gazan gertatzen ari zen sarraskiaren aurrean kulturgintzatik zerbait egiteko beharra sentitzen zuela adieraziz. Saccok bere hausnarketa batzuk komikiratzeko proposamena luzatu zion: horrela 2024ko urtarrilaren 26ean The Comic Journal atarian genozidioaren aurkako eta su etenaren aldeko testu bat argitaratu zen, Saccoren komiki batzuekin.
Ondoren 32 orrialdeko paperezko argitalpenean jaso ziren Saccok Gazako sarraskia aurrera egin ahala sortutako komiki sorta, eta Astiberrik euskaraz argitaratu zuen 2024ko abenduan.
EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 12 ABENDUA | Gerra Gazan | Astiberri | Joe Sacco | Joe Sacco | Jatorrizkoa ingelesez | Julen Gabiria | 2024 01 The Comic Journal webgunean eta ondoren Fantagraphics-ek paperean argitaratu du. |
2023 12 ABENDUA | Palestina | Astiberri | Joe Sacco | Joe Sacco | Jatorrizkoa ingelesez | Julen Gabiria | 1993–1995 atalka 9 zatitan eta 2001 urtean liburuki bakarrean, Fantagraphics Books. |
2022 12 ABENDUA | Maus | Astiberri | Art Spiegelman | Art Spiegelman | Jatorrizkoa ingelesez | Julen Gabiria | 1980–1991 urteen artean atalka Raw aldizkarian, 1991 urtean liburuan Pantheon Books |