Andrea Ganchegui

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Andrea Ganchegui Sorabilla Iruñean 1989 urtean jaio zen eta Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean

Beste formakuntza ikasketekin batera, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterrarekin osatu zituen ikasketak hezkuntza-esparruan, eta ingelesa atzerriko hizkuntza gisa irakasten espezializatu zen eta ingeleseko irakasle gisa lan egin zuen Nafarroako DBHko hainbat ikastetxetan. 2020ko urtarriletik NUPeko irakasle elkartua da.

Itzultzaile autonomo gisa lan egiten du eta, beste lanen artean, Pamielaren 'Historia de Pamplona' lanerako euskarara ekarri zituen hainbat testu: lan horren jatorria Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak 2002/2003ko urteen artean antolatutako jardunaldietan dago. Jardunaldi horietan, unibertsitateko irakasleek eta beste espezialista batzuek euskaraz emandako hainbat txosten bildu ziren: testu haiek beste batzuekin eguneratu eta osatu ziren, eta 2018an argitaratu zen gaztelaniazko itzulpena.

Komikigintzan Mintzoa argitaletxerako Cesar Orozen lanak ekarri ditu euskarara.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 URRIA
Amaiur Oroz eus.jpg
Amaiur 1522. Inperioak berriz erasotzen du Mintzoa Argitaletxea César Oroz César Oroz Gazteleraz Jatorrizkoa Andrea Ganchegui 2024 urria aldiberean gazteleraz eta euskaraz
2023 AZAROA
Noaingo bataila Mintzoa.jpg
Zirt-Zart Nafarroan. Noaingo Bataila 1521 Mintzoa Argitaletxea César Oroz César Oroz Gazteleraz Jatorrizkoa Andrea Ganchegui 2023 azaroa aldiberean gazteleraz eta euskaraz