David Etiene
David Etien 1981ean jaio zen Parisko auzo periferiko batean, eta han bizi da oraindik.
Bedetheque atariaren arabera Pariseko arte eskolan ikasi zuen eta ondoren Gobelins animazio eskolan sartu zen: hainbat filmetan parte hartu zuen, adibidez Persepolis eta Lucky Luke.
2004 urtean Djian gidoilariarekin lankidetzan 'Chito Grant' western komiki saileko irudiak sortu zituen, eta 2009 urtean Olivier Legrand eta Djianekin 'Les Quatre de Baker Street' komiki sailean parte hartu zuen.
Spirou et Fantasio saileko pertsonaiekin harremana duen 'Champignac' saileko albumak sortu zituen BEKA gidoilarien eskutik.
'Idéfix et les Irréductibles' sailaren irudigile nagusia Philippe Fenech izan da, lehen bi liburukietan Jean Bastidek ere hartu zuen ardiura hori eta David Etienek 3. eta 4. liburukietan parte hartu du.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 03 MARTXOA | Luteziako bizitzia | SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 3 | Olivier Serrano
Marine Lachenaud (Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) |
David Etiene / Philippe Fenech(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) | Jatorrizkoa frantsesez | Maddalen Arzallus Antia | 2022an 'Ça balance pas mal à Lutèce!'Les Editions Albert René |
2024 06 EKAINA | Menderakaitzen zirkua | SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 4 | Yves Coulon / Simon Lecocq / Cédric Bacconnier (Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) | David Etiene /Philippe Fenech/Rudy(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) | Jatorrizkoa frantsesez | Maddalen Arzallus Antia | 2023an 'Les Irréductibles font leur cirque'Les Editions Albert René |