Latinari zaunka

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2023 Otsaila (Jatorrizkoa frantsesez 2021ean, 'Pas de quartier pour le latin!')
IZENBURUA LATINARI ZAUNKA!
ARGITARATZAILEA SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 1
GIDOIA Yves Coulon / Matthieu Choquet / Jérôme Erbin (Gosciny eta Urdezoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta)
MARRAZKIAK Philippe Fenech / Jean Bastide (Urdezoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta)
JATORRIZKO HIZKUNTZA Frantsesa
ITZULTZAILEA Maddalen Arzallus Antia
PAPEREZKO FORMATUA Azal gogorra/Cartoné
KOLOREA Koloretan
TAMAINA 16.5 x 20 zm
ORRIALDE KOPURUA 72 orrialde
SALNEURRIA 9,95€
ISBN 978-84-696-6967-9

Latinari zaunka! 2021 urtean frantziar estatuan sortutako 'Idefix eta menderakaitzak' komiki sailaren lehen liburukia da eta 3 istorio labur hartzen ditu bere baitan.

K.A. 52. urtean gaude. Erromatarrek Lutezia osoa armaz hartuta daukate osoa ez! Idefix buru duela, Luteziako animalia menderakaitzen banda batek oraindik ere burua makurtu gabe eusten die indarrez sartu nahi dutenei. Eta bizimodua ez da batere erosoa Lutezia erromatartu nahi duten Labienus jenerala eta haren txakur taldearentzat. 

IDEFIX TXAKURRAREN ABENTURAK ANIMAZIO SAILEAN ETA KOMIKIAN

2020 urteko neguan Asterix eta Obelix-en pertsonaia baten "spin-off" bati hasiera eman zitzaion Astérix Max! aldizkariaren 10. zenbakian agertu zen lehen istorioarekin.

2021 urteko uztailean 'Idéfix et les Irréductibles' animazio telesaila estreinatu zen Frantziar Estatuko Okoo plataforman, eta ondoren France 4 eta M6 kateetan ere ikusgai jarri zuten. Aste batzuk lehenago komiki album batean argitaratu ziren Asterix eta Obelix-en txakurtxoa protagonista zuten abenturak.

Animazio serieko atalek 11 minutuetako iraupena zuten: 52 atalez osatu zen saila eta bigarren denboraldi bat martxan omen dago. Frantziar Estatuan 3 komiki album argitaratu dira orain arte: liburuki bakoitzean 3 istorio labur jasotzen dira.

Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu da liburudenda eta liburutegietara.

XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu du lan hau.