"Gartxot"
"Gartxot" 2000ko hamardakan frantziar Estatuko kartzeletan egondako preso batek 'Barruan' komikia argitaratzeko orduan erabilitako izena da.
[www.literaturakoadernoak.org/?p=5052 Literatura koadernoak] webgunearen arabera, "komikiaren protagonista ETA erakundeko militante izateagatik kartzelatu zuten. Ez da autobiografikoa, bizitako esperientziak agertzen dira, tokiak, jendea, kideak… baina baita ere beste kide batzuen bizipenak eta hauek patio ordu luzeetan kontaturikoak."
Egilea ez zen komikiaren aurkezpenera bertaratu, eta ohar baten bidez adierazi zuen "zoritxarrez preso ohiok oztopo ugari aurkitzen ditugu lan munduan euskal preso politiko izanagatik. Nire kasu pertsonalean, lana galtzeko arriskuan egongo nintzateke".
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 12 ABENDUA | Barruan | Ataramiñe | "Gartxot" | "Gartxot" | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 12 ABENDUA |