Álber Vazquez
Álber Vazquez 1969 urtean Errenterian jaiotako nobelagilea, poeta, blogaria, kazetaria eta editorea da. Gaztelaniaz idazten du.
90. hamarkadan hasi zen poesia argitaratzen, 2003 urtetik 14 narratiba liburu idatzi ditu, abentura eta historia gaitzat hartuta, besteren artean Mediohombre. Blas de Lezo y la batalla que Inglaterra ocultó al mundo, Guerras mescalero en Río Grande, Muerte en el hielo. La novela del San Telmo y los españoles que descubrieron la Antártida, El adelantado Juan de Oñate, y la búsqueda del reino perdido de Quivira y Poniente. La increíble hazaña de Juan Sebastián Elcano y los hombres de la nao Victoria. 2015ean Xixongo Semana Negra-ko sarietan finalista izan zen “Hambre a borbotones” lanarekin.
2019an Elkanoren bidaiari buruzko 'Poniente' eleberria argitaratu zuen.
2020ean, berriz ere Elkano gaitzat hartuta, Iñaki Holgado herrikidearen marrazkiekin osatutako 'Elkano, mundua beletan' komikia argitaratu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Elkano, mundua beletan | Gipuzkoako Foru Aldundia | Álber Vazquez | Iñaki Holgado/Pc. Delafuente/kolorea: A.Espinosa | Jatorrizkoa gazteleraz | Gipuzkoako Foru Aldundiko Itzulpengintza atala | 2020ko azaroa, gazteleraz eta euskaraz aldiberean |
2022 12 ABENDUA | Legazpi eta Urdaneta. Itzulbide bila | Gipuzkoako Foru Aldundia | Álber Vazquez | Iñaki Holgado/Pc. Delafuente/kolorea: A.Espinosa | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2022ko abenduan, gazteleraz eta euskaraz aldiberean |