Aitziber Alonso

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Aitziber Alonso Donostian 1971 urtean jaiotako ilustratzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta pinturan espezializatu zen. Errenteriako Xenpelar kultugunean ilustrazioaren munduan murgildu zen. Ordutik, bere ilustratzaile lana finkatzen joan da Artelekun gauzaturiko serigrafiaren inguruko eta BalentziagaMuseoan gauzaturiko moda-ilustrazio ikastaroen bitartez. Bestalde, argazkilaritza, infografia eta multimedia bezalako arloak ere sakondu ditu.

Wikipediaren arabera "Bere ilustratzaile lana beste lan batzuekin uztartzen du. Besteak beste, 2011. urtetik 2014. urtera arte Galtzagorri Elkarteko lehendakari izan da. Bertako kide zen lehenagotik ere eta hainbat lan egin ditu elkartean, besteak beste, Itziar Zubizarretarekin batera, Areto Literarioak prestatzea edota Aiete Kultur Etxean (Donostia) dagoen Ilustratzailearen Txokoa sortu eta koordinatzea, baita Marraz(i)Oak jardunaldiak koordinatzea ere, 2009tik. Gainera, Etxepare Sarien epaimahaikide ere izan da. Patxi Zubizarretarekin batera Irria aldizkarian parte hartzen du, hark idatzitako ipuinei irudia jartzen." [ https://www.ibbygaltzagorri.eus/eu/profesionalak/irudigileak/aitziber-alonso-pikabea batez ere Haur eta Gazte Literaturako liburuak ilustratu izan ditu], eta idazle anitzekin egin du lan, besteren artean: Ana Urkiza, Itziar Zubizarreta, Yolanda Arrieta, Antton Kazabon, Paulo Gallico, Jesus Mari Olaizola, Patxi Zubizarreta, Miren Juaristi, Bakarne Atxukarro, Maribel Aiertza, Castillo Suarez, Maixa Zugasti ...

Antzerkigintzarako irudigintzan lan egin du eta eta horma irudiak ere egin ditu.

IRABAZI ARTE KOMIKIA


2022ko martxoan 'Irabazi arte: iraganeko mamua.' euskarazko lehen komiki interaktiboa sortu zuen Nerea Loiola idazleareakin batera: 'Irabazi arte' ETB1eko telesaileko pertsonaien unibertsoan oinarrituta, sakelakoan deskargatu eta irakurri daiteke, eta interakziorako hainbat aukera eskaintzen ditu: protagonistek istorioan entzuten duten musika entzun, pertsonaien edo gertakarien inguruko informazioan sakondu edota istorioaren garapenaren inguruko galderei erantzun.

2022ko udazkenean KomikiAPP aplikazioan integratu zen 'Irabazi arte', Android eta iOS iPhone sistemetan erabili daikete. Aplikazioa CodeSyntax-ek sortu du, besteren artean Sustatu ataria eta Egunean Behin jokoaren garatzaile den enpresa.

'Irabazi arte' irakurtzeaz gain, 'Artxipelagoa' podcastaren lehen denboraldian oinarritutako komikia dagoeskuragarri ere: Xabier Etxeberria izan da gidoilaria eta Alex San Vicente ilustratzailea.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 03 MARTXOA
Irabazi arte.jpg
Irabazi arte EITB Nerea Loiola Aitziber Alonso Edizio elebiduna, euskaraz eta katalanez Jatorrizkoa euskaraz 2022 martxoa