Didier Quella-Guyot

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Didier Quella-Guyot 1955 urtean jaio zen frantziako Rochefort-sur-Mer-en. Komikigintzari estuki lotua, literatura irakaslea da, haur eta gazte literatura kritikaria, komiki sailen zuzendari, erakusketen antolatzailea... 2000 urtean hasi zuen gidoigile ibilbidea 'Mélusine. Fée serpente" komikiarekin. Ordudanik urtero argitaratu ditu komikiak, adibidez Agatha Cristhie edo Poirot pertsonai ezagunei buruzkoak sortuz edo lan pertsonalagoak egine.

2009an Sébastien Morice marrazkilariarekin elkarlanean hasi zen eta "Le café des colonies" komikia sortu zuten: ondoren etorri dira lehen mundu gerra eta beste gatazkei buruzko komikiak.

2017 urtean bikoteak  L' Île aux remords sortu zuen, Harriet Ediciones etxeari esker euskaraz irakurri daitekeena 2019ko edizioan.